Zuentzat. Aurrentzako ipui ta irakurgaiak Julene Azpeitia Gómezek 1974an argitaratu zuen liburua da. Liburuan beste modu horretan sinatu zuen: Eskauriatza´ren Azpeitia´tar Julene. Eskauriatza ordurako hilda zegoen senarraren abizena zen. Liburuak Edorta Kortadiren zenbait lamina jaso zituen. Liburuak Juliana de Albizuri y Goxencia de Armendariz-ek sinatutako hitzaurrea dakar.

Zuentzat. Aurrentzako ipui ta irakurgaiak
Datuak
IdazleaJulene Azpeitia (1998)
Argitaratze-data1974
GeneroaIpuinak
HizkuntzaEuskara
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaEdorta Kortadi
Orrialdeak217
ISBN978-8471730435

Edukia aldatu

Liburuak haurrentzt 44 ipuin jaso zituen. Horietatik batzuek ("Dédalo eta Ikaro", "Ur beroetako menditarte estua") oinarri klasiko dute. Beste batzuek Zumaia inguruan kokatzen dira ("Gora Zumaya´ko arraunlariak!!!"), pertsonai ezagunen gertaerak ("Jean Adolphe Delannoy", "Alfred Nobel dinamitaren asmatzailea", "Margaret Chase Smith"). Badira ere zentzu erlijiosokoak ("Jaungoikoa", "Jesus eta umeak") eta ipuin tradizionalen itxura dutenak ("Txakur kontuak").

Helburua aldatu

Julene Azpeitiaren asmoa liburu honekin haurren eskuetan irakurgai bilduma bat jartzea da. Ipuinok, askotan, asmo pedagogiko eta ideologikoa dute. Gehienak gipuzkeraz idatzita, bada baten bat bizkaieraz egina.

Kanpo estekak aldatu