Piano-jotzaile
.
Piano-jotzaile pianoa jotzen duen pertsona da. Mendebaldeko forma musikal gehienak pianoa erabil dezakete. Ondorioz, errepertorioaren eta dauden estiloen aukera oso zabala da: musika klasikoa, jazz, blues, folk musika, rock... Piano-jotzaile gehienek, bestetik, teklatuekin lotuta musika-tresna gehienak jo ditzakete: sintetizadore, klabizenbalo, zelesta, organo, e.a.
Klasikoak
aldatuMozartek piano-jotzaile ospe handia izan zuen eta esan izan zen berau zela "Vienako teklatu-jotzaile onena zela".[1] Piano-jotzaile moduan ospe handia lortu zuten ere bai Ludwig van Beethoven, Béla Bartók, Liszt, Brahms, Chopin, Mendelssohn, César Franck eta Rakhmaninov. Piano-jotzaile hauek egindako grabazioak ez daude eta, horregatik, erreferentziak idatziak dira.
Jazz
aldatuAipatzekoak dira Duke Ellington, Art Tatum, Bud Powell, Thelonious Monk eta Bill Evans.
Euskal Herriko piano jotzaileak
aldatuKlasikoen artean Joaquin Atxukarro (1932-) dugu. Beste estilokoak dira Iñaki Salvador, Joserra Senperena, Juan Karlos Irizar...
Erreferentziak
aldatu- ↑ Rushton, Julian (1998). New Grove Dictionary of Opera. Londres: Grove Publications. ISBN 0-333-73432-7.