Aitor Aldasoro
Aitor Aldasoro Iturbe (Beasain, Gipuzkoa, 1967ko urriaren 13a) politikari jelkidea da. Beasaingo alkate eta Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izandakoa, 2024ko abuztuan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde izendatu zuten.
Aitor Aldasoro | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2020) | |||||||
2024ko irailaren 4a - ← Miren Dobaran
2020ko irailaren 22a - 2021 Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
2015 - 2020 ← Koldo Agirre Mujika - Leire Artola → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Beasain, 1967ko urriaren 13a (57 urte) | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea 2008) : ingeniaritza elektroniko | ||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta soinu-teknikaria | ||||||
Kidetza | Euskararen Aholku Batzordea |
Ibilbidea
aldatuLanbidez soinu-teknikaria, 2003an Beasaingo euskara zinegotzi lanetan hasi zuen bere ibilbide politikoa.[1] 2015ean alkate hautatu zuten, Koldo Agirre Mujika ordezkatzeko.[2] 2020 arte aritu zen kargu horretan, eta 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren legebiltzar hartan Arantxa Tapiaren ordezkoa izan zen.[3] 2021ean Eusko Legebiltzarra utzi zuen, Ingurumen eta Jasangarritasun Saileko aholkulari izateko. 2023ko uztailean Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuorde izendatu zuten. 2024ko abuztuan, Miren Dobaranen lekua hartu zuen Hizkuntza Politikarako sailburuordetzat, Imanol Pradalesen gobernuan.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zubimendi, Kerman Garralda. (2024-08-30). «Aitor Aldasoro izango da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales» www.mptfp.gob.es (Espainiako Lurralde Politikarako eta Funtzio Publikorako Ministerioa) (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aitor Aldasoro, alcalde de Beasain, sustituirá a Tapia en el Parlamento Vasco» Noticias de Gipuzkoa 2020/09/21.
- ↑ «Aitor Aldasoro Iturbe izango da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea» Berria 2024-08-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).