Drava
Drava[1] (alemanez: Drau; hungarieraz: Dráva; esloveniera eta kroazieraz: Drava) Erdialdeko Europa hegoaldeko ibaia da, Italian sortu eta Danubiora isurtzen dena. 749 kilometro luze da, eta 41.238 kilometro koadroko arroa drainatzen du.[2]. Ontziz ibil daiteke 105 kilometroan zehar[3].
Drava Drava (it, sl), Dráva (hu) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 720 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°43′21″N 12°15′11″E / 46.722469°N 12.252989°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 40.400 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) |
Ur-emaria | 620 m³/s |
Lakuak | Feistritzer Stausee (en) , Ferlacher Stausee (en) , Völkermarkter Stausee (en) , Ptuj urtegia, Lake Ormož (en) , Lake Varaždin (en) eta Lake Dubrava (en) |
Iturburua | Innichen |
Bokalea | Danubio |
Izena
aldatuDrava Dravus izenarekin ezagutu izan da antzinatetik. Badirudi izenak zeltiar edo iliriar jatorria duela.
Geografia
aldatuHegoaldeko Tirolen (Italia) jaiotzen da, eta ekialderantz doa, ekialdeko Tirol eta Karintiatik igaroz. Berehala Austrian, sartzen da eta ibilbide luzea egiten du hegoaldeko muga paraleloki jarraituz. Ondoren Eslovenian sartzen da eta hegoekialderantz jarraitzen du Kroazian zehar, herrialde honek Hungariarekin duen mugaren zati gehiena eratuz. Osijeketik gertu Danubiora isurtzen da.
Hidrometria
aldatuDravaren emaria 1921-1984 bitartean neurtu zen Donji Miholjacen (Kroazia).[4] Ibaiak 37.142 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 90. Urteko batez besteko emaria 556 m³ segundoko da. Emari handiena ekainean du (834 m³/s), eta txikiena otsailean (399 m³/s).
Dravaren batez besteko emariak (m³/s), Donji Miholjac-en neurtuak
Datuak: 1921 eta 1984 artean
Iruditegia
aldatu-
Dravaren sorrera, Italian.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ Drainage Basin of the Black Sea. unece.org (Noiz kontsultatua: 2015-12-03).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Drava at Donji Miholjac. webworld.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2015-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatu- Drava ibaiari buruzko webgunea, draudrava.net