Ireki menu nagusia

IbilbideaAldatu

Erdialde Ekialdeko Alpeetako Hohe Tauern mendikatean jaiotzen da 1.898 metrotako altueran. 480 kilometro luze da eta zatirik handiena Austrian egiten du, 330 kilometro inguru. Bidean zeharkatzen duen hiri handiena Graz da.

Ondoren 95 kilometro egiten ditu Eslovenian, hauetatik 67 Austria eta Kroaziarekiko muga zehazten duelarik. Azken zatia Kroazia eta Hungariaren arteko muga markatzen du, azkenik urak Drava ibaian isuriz.

Ibai adarrakAldatu

Honako hauek dira Mur ibaiaren ibaiadar nagusiak:

UstiaketaAldatu

k.a. IV mendetik aurrera izan dira uretako errotak Mur ibaiaren ertzetan. Errota bereziak dira, uraren gainean ezarrita baitaude eta urak gurpil handi bat mugitzen du. Aintzinako teknologiaz baliatu ziren eslaviarrak eta magiarrak ere eta 1930. hamarkadan oraindik errota ugari ari ziren lanean ibaiean zehar. Gaur egun bakarrak irauten du, Babič errotak (eslovenieraz: Babičev mlin), Veržej herrian.

1772an urrea ustiatzen ere hasi ziren, Mur ibaiak ugari baitzekarren, baina gaur egun kopurua ez da nahikoa honen inguruko jarduera bat sortarazteko.

Austria aldean hainbat zentral hidroelektriko daude Mur ibaian.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b 159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2013-07-06.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mur (ibaia)