Donostia Gipuzkoa Basket

Donostia Gipuzkoa Basket Donostiako eta Gipuzkoako saskibaloi talde nagusia da, kirol sozietate anonimo gisa eratua, 2019/2020 denboraldiaz geroztik LEB Oro jokatzen duena.

Donostia Gipuzkoa Basket SAD
Ligak ACB
Sorrera 2001
Historia Datac GBC
(2001–2002)
Bruesa GBC
(2004–2009)
Lagun Aro GBC
(2009–gaur egun)
Bazkideak 7.600
Pabiloia Illunbe
11.000 leku
Kokapena Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria
Taldearen koloreak Zuria, urdin iluna, urdina
              
Lehendakaria Nacho Núñez
Entrenatzailea Marcelo Nicola
Txapelketak 1 LEB Oro
Webgunea www.gipuzkoabasket.com
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Historia aldatu

Hasierako urteak aldatu

2001. urtean Gipuzkoako erakunde eta Miguel Santos kirolari-ordezkariaren eskutik jaio zen taldea da, Donostiako Gipuzkoa Basket izenarekin.

Bere lehenengo urtean, 2001-02 denboraldian, LEB-2 ligan zegoela, Datac informatika denden babesa izan zuen. 11. postuan gelditu zen, baina babesa aurkitzeko arazoen ondorioz, Miguel Santosek hurrengo denboraldia ez jokatzea erabaki zuen.

Bi urte geroago, Bruesa eraikuntza-enpresa eta Kirolgi Gipuzkoako kirol fundazioaren babesarekin LEB-2 ligan parte hartu zuen, Porfirio Fisac entrenatzailearekin.

2004-05 denboraldian LEB-2 ligako bigarren postuan postuan gelditu zen liga-erregularrean, baina igoerako play-offeko final-laurdenetan kanporatua izan zen. Halere, LEB Oro ligara igo zen CB Ciudad de Algecirasi postua erosi ondoren. Horretarako, 144.000 euro ordaindu behar izan zituen.

Bere LEB ligako lehengo urtean liga erregularreko 5. postuan gelditu zen eta ondorioz igoerako play-offak jokatu ahal izan zituen. Han, 3-0 emaitzarekin irabazi zion Drac Inca eta CB Leóneri. 2006ko ekainaren 1ean Polaris Murciari irabazi eta LEB ligako txapelduna izan zen eta ondorioz ACB ligara igo zen.

ACB Ligan aldatu

2006ko uztailean, ACB ligako arauei kasu eginez, Gipuzkoa Basket Club izena San Sebastián Gipuzkoa Basket Club izenaren ordez aldatu behar izan zuen. 3.000 lagunentzako eserlekuak zituen pabilioian jokatzen bazuen, maila igoerari esker 8.000 bazkide bildu zituen eta handik aurrera 11.000 lagunentzako eserlekuak dituen Illunbeko zezen-plazan jokatzen hasi zen.

2006-07 denboraldia ACB ligan jokatu ondoren 18. postuan gelditu zen eta LEB ligara jaitsi zen.

2007-08 denboraldia LEB ligan jokatu zuen oro har 3. postuan geldituz (24 garaipen eta 10 porrot) eta ACB ligara igo zen Teneriferen aurka jokatutako play offean irabazi ostean. Ordutik ACB ligan mantendu da.

Denboraldi onena 2011-12 izan zuen, ACB Ligan bosgarren egin baitzuen eta hurrengo urterako Eurocup txapelketara sailkatu baitzen. Dirulaguntzetan baina mozketa handia izan zuen eta babesle indartsurik aurkitu ezinean uko egin behar izan zion Europan jokatzeari. Kirol maila ere nabarmen jaitsi zen hurrengo urteetan. Ligako azken postuetan ibiltzera pasa zen eta batzuetan bulegoetan lortu behar izan zuen mantentzea, beste talde batek diru arazoei aurre egin ez izanagatik. 2016an maila galdu zuen baina 2017an LEB Oro ligan lehenengo postua eskuratu ondoren ACB Ligara itzuli zen. ACB Ligan beste bi denboraldi eman ostean LEB Orora jaitsi zen berriro ere (2019/20) eta 2020ko pandemiak txapelketa eten zuenean sailkapenaren buruan zegoelarik Carraminbre Valladolid taldearekin batera, ondorengo denboraldian (2020/21) ostera ere ACBn jokatzeko eskubidea lortu zuen. Sailkapeneko azken postuan gelditu, ordea, eta LEB Orora itzuli da 2021/22 denboraldian.

Kirol Ibilbidea aldatu

Urtea Liga ACB Kopa Besterik
2001-02 LEB 2: 11.a
2002-03 ez
2003-04 ez
2004-05 LEB 2: 5.a LEB 1: final 1/2
2005-06 LEB 1: 1.a
2006-07 ACB, 18.a
2007-08 LEB Oro: 2.a Printze Kopa: final 1/2
2008-09 ACB, 12.a
2009-10 ACB, 14.a
2010-11 ACB, 14.a Euskal Kopa: 2.a
2011-12 ACB, 5.a final 1/4 Euskal Kopa: 2.a
2012-13 ACB, 17.a
2013-14 ACB, 10.a
2014-15 ACB, 17.a
2015-16 ACB, 18.a
2016-17 LEB Oro, 1.a Euskal Kopa: 2.a
2017-18 ACB, 13.a
2018-19 ACB, 17.a
2019-20 LEB Oro, 1.a Printzesa Kopa: 1.a
2020-21 ACB, 19.a Euskal Kopa
  • 2013 eta 2015ean jaistea tokatu arren mantendu egin zen beste talderen bat diru arazoengatik jaitsiarazia izan zelako.

2019-2020 denboraldiko taldea aldatu

Donostia Gipuzkoa Basket taldeko jokalariak
Jokalariak Entrenatzaileak
Pos. # Herr. Abizena eta izena Alt. Pis. Adina
Esk.   Dee, Johnny 1.83 m &0000000000000031.00000031 ((1992-11-04)1992(e)ko azaroak 4)
Pib.   Faye, Biram 2.08 m &0000000000000024.00000024 ((2000-03-10)2000(e)ko martxoak 10)
Pib.   Jawara, Karamo 2.03 m &0000000000000032.00000032 ((1991-06-25)1991(e)ko ekainak 25)
Esk.   Motos, Mikel 1.93 m &0000000000000031.00000031 ((1993-01-30)1993(e)ko urtarrilak 30)
H.-pib.   Murphy, Alex 2.06 m &0000000000000030.00000030 ((1993-06-03)1993(e)ko ekainak 3)
Heg.   Mutić, Lazar 2.01 m &0000000000000025.00000025 ((1999-01-06)1999(e)ko urtarrilak 6)
H.-pib.   Olaizola, Julen 2.02 m &0000000000000031.00000031 ((1993-03-04)1993(e)ko martxoak 4)
Heg. 7   Oroz, Xabi (C) 1.92 m &0000000000000028.00000028 ((1996-01-19)1996(e)ko urtarrilak 19)
Pib.   Rozītis, Dāvis 2.13 m &0000000000000034.00000034 ((1990-03-16)1990(e)ko martxoak 16)
Heg.   Sollazzo, Adam 1.98 m &0000000000000033.00000033 ((1990-04-24)1990(e)ko apirilak 24)
Antol.   Timmer, Reed 1.85 m &0000000000000028.00000028 ((1995-08-22)1995(e)ko abuztuak 22)
Antol.   Uriz, Mikel 1.80 m &0000000000000034.00000034 ((1989-07-19)1989(e)ko uztailak 19)
Entrenatzaile nagusia

Oharrak
  • (C) Kapitaina
  •   Zauritua

JokalariakTransakzioak
Eguneratze data: 2019-8-9

Izenak aldatu

  • Datac GBC (2001–02)
  • Bruesa GBC (2004–09)
  • Lagun Aro GBC (2009–13)
  • RETAbet.es GBC (2015–2017)
  • Delteco GBC (2017–2019)
  • Delteco Gipuzkoa Basket (2019–egun)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu