Gregory Bateson
Gregory Bateson (Cambridge, Britainia Handia, 1904ko maiatzaren 9a - San Frantzisko, Kalifornia, AEB, 1980ko uztailaren 4a) ingeles antropologoa izan zen.
Gregory Bateson | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Grantchester (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | San Frantzisko, 1980ko uztailaren 4a (76 urte) |
Familia | |
Aita | William Bateson |
Ezkontidea(k) | Margaret Mead (1936 - 1950) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Charterhouse School (en) ![]() Saint John's College (Cambridge) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, filosofoa, soziologoa, hizkuntzalaria, biologoa, film-zuzendaria, psikologoa, semiotician (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | University of California, Santa Cruz (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Margaret Mead |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
![]() ![]() ![]() |
Giza kulturen arteko komunikazio-fenomenoen garrantzia nabarmendu du. Papua Ginea Berrian egon zen lehenbizi, eta Balin ondoren, 1927-1939 urte-bitartean, Margaret Mead bere emaztearekin, latmmuls tribua aztertzen. Azterketa haietan oinarrituta azaldu zuen komunikazio-jarduerak egituratzen dituela gizarte-loturak. 1940ko hamarraldian, lan handia egin zuen zibernetikaren sorreran, Norbert Wienerrekin batera. Gizakiaren komunikazioa aztertu zuen alderdi desberdinetatik, umorea, buruko eritasunak, alkoholismoa, familiako liskarrak eta abar oinarri harturik. Bestalde, animalien komunikazioa eta ekologia ere aztertu zituen. Eragozpen bikoitzaren teoria asmatu zuen; teoria horrek komunikazioaren alderdi paradoxikoen garrantzia nabarmentzen du, batez ere, gizaki bat aldi berean aurrez aurreko jokaerak hartzera bultzatzen duten alderdiena.
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregory Bateson |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.