Dimentsio
Dimentsioa (latineko dimetiri 'neurtu' eta honen abstrakzio den dimensiō hitzetik dator) objektu matematiko bati ezaugarri metriko edo topologikoei lotutako zenbakia da. Dimentsioaren erabilpen ezberdinak badira: espazio bektorial baten dimentsioa, dimentsio topologikoa, dimentsio fraktala...

Laukiak bi dimentsio ditu. Beste dimentsio bat emanez kuboa sortzen da, hiru dimentsiotakoa. Kuboari dimentsio berria gehituz (ikusten ez dena) hiperkuboa sortzen da, lau dimentsiotakoa. Hiperkuboa proiekzioan irudikatuta dago, irudia gure espazioan ez baita existitzen.
Dimentsio hitza neurri hitzaren pareko ere erabiltzen da, irudi geometriko edo objektu fisiko baten neurri lineal edo luzera adierazteko, baina zentzu horrek ez du dimentsioaren kontzeptu abstraktuarekin zerikusirik.