Dieta alternatiboak, elikagai edo elikagai talde batzuen borondatezko murrizketagatik dieta orekatuaz bereizten direnak dira. Baita, menuen berrantolaketan eta elikagai batzuen nahasketa sahiestean oinarritzen diren dietak dira. Hainbat mota daude: begetarianismoa, beganismoa, dieta krudiboroa, dieta frugiboroa eta dieta makrobiotikoa, esaterako.

Begetarianismoa aldatu

Begetarianismoa [1] osasuna eta jakien inguruko bizimodua da. Barazkijale dietak, landare jatorriko elikagai guztiak barneratzen ditu: zereal, lekale, tuberkulu, barazki, fruta, olio, hazi eta fruitu lehorrak. Baina animalia jatorriko elikagaiak eta hauen deribatuak alde batera uzten ditu, nahiz eta batzuetan esnekiak eta arrautzak kontsumitu. Desberdintasun honengatik hainbat mota bereizten dira:

Motak aldatu

Obolakteobegetarianoa aldatu

Laktobegetarianoa aldatu

Animalia jatorriko elikagaiak baztertzen ditu bere dietatik, esneki taldeko elikagaiak izan ezik.

Obobegetarianoa aldatu

Animalia jatorriko elikagaiak baztertzen ditu, arrautzak izan ezik.

Arrazoi ohikoenak aldatu

  • Arrazoi ekologikoak: animalien erabilera eta esplotazioa, eta beraien elikadurarako behar diren baliabideak asko direlako, ingurugiroari kalte eginez.
  • Estetikoak: itxurari garrantzia ematen zaiolako, argaltzeko modu bat delako.
  • Osasuna: osasun arazo bat dela eta, dieta aldatzea helburu denean.
  • Etikoak: etikak baldintzatzen du elikagaien aukeraketa.

Beganismoa aldatu

Beganismoa [2] animaliarenganako errespetuan oinarritutako bizimodua eta filosofia da, Ingalaterran 1944an sortua Donald Watsonen eskutik.

Animali jatorriko edozein elikagai edo produkturen erabateko uko egitean oinarritzen da.

Beganismoak antropozentrismoa (hau da, gizakia ororen gainetik jartzea) arbuiatzen du. Aitzitik, animalien eskubideen alde egiten du, baina betiere animalien esplotazioaren beraren kontra, ez baita mugatzen haien bizi baldintzak hobetzeko aldarrikatzera.

Dieta krudiboroa aldatu

Dieta krudiboroa [3], sukaldatu eta prozesatu gabeko elikagaiak kontsumitzean datza, dietaren %60-100-ean. Bakoitzaren bizi estiloaren eta lortu nahi dituen emaitzen arabera, hurrengo elikagaiak hartzen ditu kontuan: fruta, barazki, fruitu lehor, hazi, zereal, lekale ernamuindu eta pasteurizatu gabeko esnekiak.

Gehienek ez dituzte animalia jatorriko elikagairik hartzen, beraz, oso zaila da nutrizionalki egokia izatea.

Abantailak eta desabantailak aldatu

Dieta frugiboroa aldatu

Frugiborismoaren [4] oinarrizko elikadura fruta bidezkoa da. Batez ere, fruta gordinetan oinarritzen da (%75), botanikoki fruta moduan sailkatzen direnak. Bestalde, dieta frugiborotik kanpo egongo dira zerealak, lekaleak eta noski animalia jatorriko edozein produktu.

Aipatu beharra dago, dieta mota hau oso hipokalorikoa dela eta zenbat bitamina eta mineraletan pobrea, beraz, antolaketa oker batek osasun arazoak sor ditzake.

Dieta makrobiotikoa aldatu

Elikadura makrobiotikoa[5] Ying Yang orekan oinarritzen den Ekialde Urruneko sukaldaritza teknika kulinarioa da. Bertan ohikoa da elikadura, medikuntza eta espiritualtasuna bat egina egotea.

George Ohsawa (1893-1966) japoniar filosofoak dieta makrobiotikoa Japoniatik Europara eraman zuen 30. hamarkadan.

Makrobiotikak gizarte ulermena garatuko duen ikaskuntza global moduan onartzen da, eta beraz, garapen pertsonaleko teknika moduan ezagutzen da, hau da, yoga eta budō disziplinen moduan onartzen da.

Dieta makrobiotikoa zazpi fasetan banatzen da, eta fase hauek aurrera joan ahala, gero eta murriztaileagoak izango dira.

Orokorrean, esan daiteke, dietaren egunerokoan zerealak, barazkiak (nagusi), lekaleak, algak eta zopak direla nagusi. Astean gutxitan fruta freskoa, fruitu lehorrak eta haziak jaten dira. Gutxi batzuek arraina jaten dute eta azkenik, elikagai debekatu moduan haragia, esnea, arrautzak, Solanacea familiako barazkiak (patata, tomatea, piperra, berenjena), fruta tropikalak eta edulkoratzaile artifizialak daude.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Vic., Sussman,. (DL 1993). La Alternativa vegetariana. Integral ISBN 9788479010645. PMC 807274943..
  2. (Ingelesez) «History» The Vegan Society (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  3. Debry, G.. (1991-04-11). «[Diet peculiarities. Vegetarianism, veganism, crudivorism, macrobiotism»] La Revue Du Praticien 41 (11): 967–972. ISSN 0035-2640. PMID 2063109. (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  4. (Ingelesez) «vegetarian-diet.info - vegetarian-diet Resources and Information.» www.vegetarian-diet.info (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Ohsawa, George. Filosofía de la medicina de Extremo Oriente. Gea publicaciones, 1-128 or. ISBN 9872049262..

Kanpo estekak aldatu