Ireki menu nagusia

Antropozentrismoa.jpg

Antropozentrismoa (grezieratik, ἄνθρωπος, ánthrōpos, «gizakia», eta κέντρον, kéntron, «erdigunea») gizakia beste edozeren neurri eta erdigunetzat hartzen duen mundu ikuspegia da. Antropozentrismoan, gizakiaren balioak eta esperientziak erabiltzen dira errealitatearen interpretazioa eta behaketa egiteko.

Jarrera hori oso txertatuta dago giza kultura moderno askotan, eta oso kontzeptu erabilia da ingurumen etikan eta ingurumen filosofian, gizakiak ingurumenarekiko elkarrekintzan dituen arazoen sorburu nagusitzat hartzen baita.

EztabaidakAldatu

Terminoa modu askotara erabilia izan da. Alde batetik, historiografian, kultura errenazentista eta modernoa kalifikatzeko, Erdi Aroko teozentrismoari kontrajartzeko. Erdi Aroko kulturatik modernorako trantsizioa ikuspegi filosofiko eta kultural baten trantsizioa da oinarrian, jainko judukristau bat zentroa izatetik gizakia izatera (hala ere, hainbat autorek eztabaidatu dute hori eta Erdi Aroko ikuspegia eta Errenazimenduko ikuspegiaren arteko jarraipenaren alde egin dute. Bestalde, testuinguru moderno batean, antropozentrismo esan zaie epaitzeko paradigma gisa soilik gizakien berezitasunak izan dituzten dotrinei.

Plano moralean, gaur egungo antropozentrismoa defendatua izan da espezismoaren inguruko eztabaidan eta beste espezie batzuetako animalienganako kontsiderazio moralaren eztabaidan. Batzuen ustez, gizakia da kontsiderazio moral bat izan behar duen izaki bakarra edo gizakien interesak animalien interesen gainetik daudela. Posizionamendu hau borrokatua izan da animalien eskubideak defendatzen dituzten pertsonen aldetik.

Ikus, gaineraAldatu