Frugiborismoa edo frutarianismoa oso murriztailea den dieta beganoa da, dieta alternatiboetako bat alegia. Bere oinarri nagusiena frutetan oinarritutako elikadura da. Nagusiki fruta gordinez osatuta dago (%75), botanikoki fruta gisa sailkatuta dauden frutak (tomatea, pepinoa, aguakatea…), fruitu lehorrak eta haziak. Bestelako barazkiak, zerealak, lekaleak eta animalia jatorrizko produktuak alde batera uzten dira. Proteina, kaloria eta zenbait mineral eta bitaminetan urria den dieta da eta horrek osasunerako kalte larriak sortu ditzake, kasu larrienetan heriotza eraginez.

Historia aldatu

XIX. mendean Hector Waylenek erakutsi zuen fruta eta fruitu lehorrak gizartearentzat elikagai natural eta azkena moduan deskribatu zituen. Waylen bera, begetarianoa izan zen 8 urtez, begetariano murriztaileena, naturara bueltatzeko helburuarekin. Bradford hirian izan ere 1894. urtera arte predikatu zuen elikadura mota hau. Mundu guztitik zehar bidaiatu, osasuna galdu eta aurrez ezagutzen ez zituen gauzak, elikagaien filosofia adibidez, ikasi ostean, dieta orojale batera itzultzea erabaki zuen. Bere ikerketetako ondorioetan honakoa zioen, “begetarianoak ez dira pertsona osasuntsuak. Itxura zurbil eta zargaldua erakusten dute, eta ahultasunerako joera dute. Odol zirkulazio txarra dute, baita hotzikara ugari ere. Disepsia eta anemia pairatzen dute; hatsa eta flatulentziak ere, euren urdail kiratsuaren ondorio direnak. Ohikoak dira gibel eta giltzurrunetako arazoak, eta orokorrean bizitasunaren falta nabaria ematen da”. Metafora moduan zera zioen “giza gorputza gosez hiltzen ari denean, bere buruaz elikatzen hasten da, gameluek euren konkorrarekin egiten duten moduan”.

Waylenen ondorioetako bat izan zen haragia, esnekiak, almidoiak, fruta freskoak eta barazkiak dituen dieta bat osasuntsuagoa dela. Bere esperientzia pertsonaletik ateratako ondorioak beraz, ez ziren dieta mota honen aldekoak izan, honen bitartez berak gaixotasuna eta ahulezia pairatu baitzituen.

Motibazioa aldatu

Frugiborismoa izaki bzizidunei kalterik ez eragitearen fislosofia beganoan oinarritzen da, baina landereetara ere hedatuta. Dieta hau jarraitzen duten pertsonek landarea hil gabe hazten diren elikagai begetalak bakarrik jaten dituzte.

Arrazoi etikoengatik dieta beganoak jarraitzeak interes baxu bat eragin dezake alderdi nutrizionalen jakintzan.

Kanpo estekak aldatu