Berengela Lopitz Harokoa
Berengela Lopitz Harokoa (Naiara , 1220 - ib., c. 1296), emakume noblea, hainbat eraikuntza eta, besteak beste, frantziskotar ordena erlijiosoa bultzatu zituena.
Berengela Lopitz Harokoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Naiara, 1220 |
Herrialdea | Gaztelako Erresuma |
Heriotza | Naiara, 1296 (75/76 urte) |
Hobiratze lekua | Gasteizko San Frantzisko komentua |
Familia | |
Aita | Lope Diaz II.a Harokoa |
Ama | Urraka Alfontso Leongoa |
Ezkontidea(k) | Rodrigo González Girón (1254 - 1256) |
Haurrideak | |
Leinua | Haro leinua |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Biografia
aldatuLope II.a Diaz Harokoa Buru gogorra kondearen, Bizkaiko seigarren jaunaren, eta Urraka Alfontso Leongoaren alaba zen eta, beraz, Alfontso IX.a Leongo erregearen iloba[1], ilegitimoa eta Alfontso X Jakitunaren lehengusina [2].
Bere nebak ziren: Diego Lopitz III.a Harokoa, Bizkaiko zazpigarren jauna; Antso Lopitz Harokoa; Lope Lopitz Harokoa; Alfontso Lopitz Harokoa, Joan Alfontso Harokoa Camerosko jaunaren aitona. Bere aita Toda de Santa Gadearekin, Aiarako jaunen, Saltzedotarren, sendiko andrearekin ezkondu zenez, honako neba-arrebaorde hauek ere bazituen: Mentzia Lopitz Harokoa, Portugaleko erregina Antso II.arekin ezkondu zelako (nahiz eta, ondoren, ezeztatu ezkontza); Lope Diaz Harokoa, Segoviako apezpikua; eta Diego Lopitz Saltzedokoa, ezkonduta zegoena Maria Álvarez de Albornoz-ekin, Álvaro Fernández Potesta-ren alaba.
1254 baino lehen, Rodrigo González Girón-ekin, Gonzalo Rodríguez Girónen semearekin, ezkondu zen. Berengela bere hirugarren eta azken emaztea izan zen. Bere senarra baino luzeago bizi izan zen eta bere testamentu-betearazlea izan zen.[3]
Berengelak 1296ko abuztuaren 17an eman zuen testamentua[4]. Testamentuan borondatea gisa bere diruen zati bat eman zuen lurperatuko zuten eraikina eraikitzeko: Gasteizko San Frantzisko komentuko eliza nagusia. Hori horrela, bere testamentuan, hil osteko bere eskaera betetzen ez zituztenak madarikatu zituen "Sea dado todo en la iglesia que yo me mando enterrare que nunca sea llevado dende a otra parte en ninguna guissa, e si alguno quisiera ir contra esto…sea maldito como Judas e Datan e Abiron […]. " [2]
Naiarako (Errioxa) Santa Maria la Real monasterioan hilobia zuen, eta diru emanaldiak egin zizkion[5], baina badirudi Gasteizko San Frantzisko komentuan lurperatu zuten, Elisabet Gaztelakoa, Leonor Guzmangoa eta Maria Mendozakoarekin batera [6] [7] .
Erreferentziak
aldatu- ↑ Estepa Díez, Carlos. (2003). Las Behetrías Castellanas. Junta de Castilla y León, Consejería de Cultura y Turismo, I. liburukia, 294. or. or. ISBN ISBN 84-9718-117-4..
- ↑ a b CONVENTO DE SAN FRANCISCO DE VITORIA-GASTEIZ (DESAPARECIDO). (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
- ↑ Barón Faraldo, Andrés. (2006). Grupos y dominios aristocráticos en la Tierra de Campos oriental, Siglos X-XIII. Palencia: Monografías, 189 or. ISBN 84-8173-122-6...
- ↑ Barón Faraldo, Andrés. (2006). Grupos y dominios aristocráticos en la Tierra de Campos oriental, Siglos X-XIII. Palencia: Monografías, 189 or. ISBN 84-8173-122-6..
- ↑ Fray Juan de Salazar O.S.B.. [http://www.vallenajerilla.com/berceo/rioja-abierta/salazar/lopezdeharo.htm DE LAS PERSONAS INSIGNES EN LETRAS Y ARMAS NATURALES DE LA CIUDAD DE NAGERA. ] (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
- ↑ García Gómez, Ismael. El desaparecido Castillo de Vitoria en la actual iglesia de San Vicente. (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
- ↑ Góngora, Francisco. «La capilla de las mujeres» El Correo (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
Bibliografia
aldatu- Barón Faraldo, Andrés (2006). Grupos y dominios aristocráticos en la Tierra de Campos oriental, Siglos X-XIII. Palencia: Monografías. ISBN 84-8173-122-6.
- Estepa Díez, Carlos (2003). Las Behetrías Castellanas, Tomo I. Junta de Castilla y León, Consejería de Cultura y Turismo. ISBN 84-9718-117-4.