Joan Iturralde Suit
- Artikulu hau Iruindar historialari, saiakeragile eta margolariaren buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joan Iturralde (argipena)».
Joan Iturralde Suit (1840ko urriaren 23a, Iruñea, Euskal Herria – 1909ko abuztuaren 17a, Bartzelona, Katalunia) nafar historialari, saiakeragile eta margolaria izan zen. Nafarroako Euskal Elkargoa erakundeko kide nabarmenetako bat ere izan zen.
Joan Iturralde Suit | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Iturralde y Suit |
Jaiotza | Iruñea, 1840ko urriaren 23a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bartzelona, 1909ko abuztuaren 17a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkeologoa, historialaria eta margolaria |
Kidetza | Nafarroako Euskara Elkargoa Historiaren Errege Akademia San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea Nafarroako Gurutze Gorria |
Biografia
aldatuBatxilergoa ikasi zuen eta ingeniaritza ikasketak hasi baina utzi egin zituen osasun arrazoiak zirela medio. Bere aita dela eta, Bankuko zuzendari zena, Merkataritza ikasketak burutu zituen Bordelen. Parisen marrazten eta pintatzen ikasiko zuen. Parisen Frantziako katolizismo liberalaren aitzindaria izan zen Montalemberteko kondearen lagun bilakatu zen.
Iruñera itzultzerakoan, garaiko foruzaletasun giroan murgildu zen, Nafarroako erresumaren independentzia aldarrikatuz eta honen konkistari buruzko gaiak ikertuz. Euskaraz eta euskal kulturaz oso kezkaturik, Nafarroan euskal kultur elkarte bat eratzea proposatu zuen. Horretarako bildu zen Pablo Ilarreui Alonsorekin (Iruñeko Udaleko idazkaria, historialaria eta poeta), Nicasio Landarekin (mediku militarra eta humanista) eta Esteban Obanos apaizarekin. Haiekin batera, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko intelektualei ere dei egin zien. Egitasmoa, baina, Bigarren Gerra Karlistak eten zuen.
1868ko irailaren 30ean Nafarroako Gobernuko Batzar Nagusiak Iruñeko Udaleko zinegotzi izendatu zuen, eta kargu horretan 1872rarte egon zen. Hurrengo egunean, zozketa bidez, erregidore nagusi gisa hautatua suertatu zen, horretaz gain Ogasun Batzordea eta Musika eta Marrazketa Eskolako kide izateko ere izendatu zuten. 1872ko otsailera arte aipatutako bi batzorde horietako kide izan zen.
Bigarren Gerra Karlista amaitua, Iturraldek garaiko izen handiko nafar intelektualen talde bat bildu zuen eta haiekin batera Nafarroako Euskara Elkargoa elkartea sortu zuen 1878an, ondoren Eusko Ikaskuntza izango zenaren aurrekoa. Bertako idazkari eta "Etnografia, Arte, Historia eta Legegintza" ataleko zuzendari izan zen. Honekin batera, Revista Euskara agerkaria zuzendu zuen ere, 1879 eta 1883 bitartean.
Espainiako Historiaren Errege Akademia eta Espainiako Arte Ederretako Errege Akademia erakundetako kide izan zen. Baita "Comision de Monumentos Históricos y Artísticos"-eko idazkari eta presidenteorde ere.
Arkeologo lanetan, aitzindari izan zen Nafarroako historiaurreari buruzko ikerketetan. Hainbat aldizkaritan kolaborazioak argitaratu zituen, hala nola El Eco de Navarra, Lau-Buru (1882), Euskal-Erria (1882-1888), El Arga, La Joven Navarra (1860), Revista Euskara, El Ateneo, La Ilustración Navarra (1886), Revista del Antiguo Reino de Navarra (1888) eta Boletín de la Comisión de Monumentos de Navarra aldizkarietan.
Ideologia
aldatuEuskal Foru eta Erakundeen defendatzaile sutsua izan zen. Euskal Herrian Hirugarren Gerra Karlistaren porrotaren ondorioz ezarritako zentsuratik ihesi joan ziren hainbat euskal foruzale batzuekin batera Madrilen La Paz aldizkaria argitaratu zuten.
Kaleak
aldatuBibliografia
aldatu- López Antón, José Javier (1990): "Juan de Iturralde y Suit (1840-1909). Ideólogo, historiador y literato", Muga, año XI, 26-37.
- Mata Induráin, Carlos (2009): "Juan Iturralde y Suit (1840 – 1909). Un romántico tardío en el contexto del regionalismo tradicionalista", Pregón Siglo XXI, 35, 3-9.
- Pagola, Rosa Miren (2009): Juan Iturralde Suit, Bidegileak bilduma, Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, 2009.
- Pagola, Rosa Miren (2010): "Iturralde y Suiten mendeurrenean", Hermes, 34, 82-89.
- Pagola, Rosa Miren (2010), "Juan Iturralde y Suit (1840-1909)", Rev. int. estud. vascos. 55, 2, 631-656.