Ireki menu nagusia
Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saratsate (argipena)».

Francisca Sarasate Navascués (A Coruña, 1853ko azaroaren 29a - Iruñea, 1922ko maiatzaren 1a[1]), idazle nafarra zen. Liburuak Francisca Sarasate de Mena gisa sinatzen zituen, bere senarraren abizena erabiliz.

Francisca Sarasate
Francisca Sarasate de Mena. 1893.jpg
Bizitza
Jaiotza Coruña1853ko azaroaren  29a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Iruñea1922ko maiatzaren  1a (68 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Izengoitia(k) Francisca Sarasate de Mena

BiografiaAldatu

A Coruñan jaio arren, nafartzat zuen bere burua, gurasoak nafarrak zirelako. Aita militarra zuen eta neba Pablo Sarasate bibolin-jolea. Juan Cancio Mena idazlea ezkondu zuen eta 1916ko apirilan alragun geratu zen. Lehendabiziko eleberria 1879an La Ilustración Española y Americanan kolaborazioa zen.

1883 Alba de Tormeseko Teresa Avilakoaren omenezko sarian urrezko luma lortu zuen. Zaragozako Ateneoan zenbait hitzaldi eman zituen. "La Gaceta de París"eko zuzendaria zen. Nebak bere poema batzuetarako musika moldatu zuen. 1918an Iruñean bizi zen.

ErreferentziakAldatu