Creaks

2020ko bideojokoa

Creaks 2D plataforma eta puzzle abentura bideojokoa da. 2020ko uztailaren 10ean aurkeztu zen Apple Arcaderentzat, eta ondoren Xbox One, PlayStation 4, Nintendo Switch eta Microsoft Windows-entzat 2020ko uztailaren 22an.

Creaks
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaCreaks
Jatorrizko herrialdeaTxekia
ArgitaletxeaAmanita Design
Banatze bideadeskarga digitala eta banaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoaabentura grafikoa, plataforma-bideo jokoa, puzzle bideojokoa eta bideojoko artistikoa
Hizkuntzaingelesa, frantsesa, italiera, alemana, arabiera, Brasilgo portugesa, nederlandera, japoniera, poloniera, portugesa, errusiera, txinera tradizionala, turkiera, ukrainera, Txinera sinplifikatua, txekiera, gaztelania eta koreera
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaPlayStation 4, Microsoft Windows, Xbox One, Nintendo Switch, iOS, macOS, iPadOS eta tvOS
Sarrera gailuaagintea, teklatua, sagua eta ukimen-pantaila
Adin-sailkapenaTeen
Software motoreaUnity (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaAmanita Design
amanita-design.net…

GoG, Itch.io eta Steam saltokietan ere dago salgai. Windows eta Mac bertsioak dauzka bideojokoak ordenagailuei dagokienean.[1]

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Izenik gabeko jokalariaren logelan hasten da Creaks. Idazmahaian eserita liburu bati begira dagoelarik zapaiko argia keinuka hasten da eta itzaltzen denean, horma-paperaren atal bat erortzen da, hormaren hondoan pasabide sekretu bat agertaraziz. Protagonista tunel aurkitu berrian zehar dabil, eta, eskailera batetik jaitsi ondoren, haitzulo erraldoi baten antzeko egitura masibo batean aurkituko du bere burua. Munstro oldarkorrak aurkitzen ditu, argiaren azpian daudenean objektu bizigabe ez-kaltegarri bihurtzen direnak . Horrez gain, kanpoaldan felido itxurako munstro erraldoi bat dabilela somatzen du, eraikinen gainera igoz poliki-poliki hauek suntsitzen dabilena.

Lurpeko mundua esploratzen ari den bitartean, protagonistak hainbat lagun ezagutu ditu, hegazti itxurako izakiak direnak; munstro erraldoia garaitzeko kodize baten bila dabilen adineko bat, haren aurka armekin eta tranpekin borrokatzen saiatzen den gaztea, zientzialari gaztea eta burutzat hodi bat duen mekanikari txiki bat.

Eraikinaren hondora iristen da protagonista, eta han aurkitzen ditu zientzialaria eta mekanikaria munstro erraldoiaren aurka borrokan.' Piztia erraldoiak mekanikaria irensten du erretiratu aurretik, eta zientzialariak, triste, protagonista bere tailerrera eramaten du. Han azaltzen dio izaki erraldoia eraiki zuela, erakinei boterea emateko. Agurea, orduan, kodizearekin iristen da, eta kristal bati buruzko informazioa azaltzen du. Horretarako, zientzialariak esku-argi itxurako edukiontzi bat sortzen du, kristala bertan sartu ahal izateko. Gero, protagonista estoldetara eramaten du, kristalaren bila.' Kristala leize batean aurkitu eta esku-argian jartzen du, munstro erraldoia garaitu dezakeen argia sortuz.

Eraikinen goiko aldera igotzen hasten dira, beste bi hegazti itxurako izakiekin elkartzen dira, eta munstroaren aurka borrokatzeko prestatzen dira. Protagonistak piztia erraldoiaren ahoan salto egiten du eta mekanikaria bizirik aurkitzen du - munstroa etxeko gauzez egina dago erabat. Protagonistak kristala askatzen du, munstroa suntsitzen du eta mekanikaria prozesuan salbatzen du. Munstroa erorita, protagonistak agur esan die hegaztiei eta bere logelara igotzen da berriro, lurrazpiko mundurako sarrera berriz estaltzen du horma-paperarekin, eta leihoa irekitzen du, kanpoaldean egun argitsua dagoela ikusten da.

Jostagarritasuna aldatu

Creaks 2D plataforma eta puzzle jokoa da.[2] Jokalariak pertsona bat kontrolatzen du. Pertsona hori bere logelako horman dagoen zulo batetik arrastaka sartzen da, eta Creaks izeneko munstroen bizilekua den lurpeko mundu bat aurkitzen du. Munstroek argia ukitzen dutenean, etxeko objektu arrunt bihurtzen dira, eta, bestela, objektu hauekiko antzekotasunak erakusten dituzte.[3] Jokalariak munstro horiek saihestu eta buru-hausgarriak konpondu behar ditu, jokoan aurrera egiteko.'[4] Puzzleak, normalean, botoiak, etengailuak, argiak eta etsaiak saihesteko gailu mekanikoak erabiltzearen inguruan garatzen dira. Tresna horien bidez etsaiak saihestu edo argia erabiliz altzari bihurtzen dira, jokalaria hurrengo eremura irits dadin. Buru-hausgarriak ebazteko, pentsamendu logikoa eta munstroen mugimendu eta portaerak ulertu behar dira.

Istorio nagusiaz gain, XVIII. eta XIX. mendeetako estetikan oinarritutako hainbat margolan ditu jokoak. Argazki hauek bilduma-objektu gisa balio dute, eta askok minijokoak edo elementu interaktiboak dituzte, metaforikoki beste mundu baterako leiho gisa funtzionatzen dutenak.

Garapena aldatu

Radim Jurda eta Jan Chlup garatzaileek Creaks sortzeko ideia sortu zuten unibertsitatean, eta hainbat prototipo sortu zituzten Flash erabiliz, graduazio-lan gisa. Azkenik, Jakub Dvorsky ezagutu zuten, bere aholkuekin proiektuan laguntzen hasi zena. Haien proiektuak Dvorskyren arreta erakarri zuen, eta Jurda eta Chlup garatzaileei Amanita Design taldean sartzea baimendu zitzaien, estudioaren barnean talde txiki bat osatuz, jokoa garatzeko. Hasieran, "Pareidolia" izena zuen jokoak. Gero, "Blik" terminora aldatu zuten, eta, gero, "Creaks" azken izenburura, "Blik" izeneko beste joko bat jadanik sortuta zegoelako.[5] Jokoa 2018ko urriaren 9an ezagutarazi zen ofizialki, bideo labur baten bidez, Amanita Design YouTubeko kanalera igota.[6] Jokoaren aurrekontua 20 milioi CZK (1 milioi USD) baino handiagoa izan zen.[5]

Jokoa Apple Arcaderentzat zortzi urtez garatu ondoren atera zen, 2020ko uztailaren 10ean, eta PC, Playstation 4 eta Xbox One bertsioak geroago iragarri ziren hilabete berdinean.[7][8][9] Nintendo Switch bertsioa hasierako kaleratzearen unean jadanik garatze lanetan zegoen. 2020ko uztailaren 14an, PCa eta kontsoletan kaleratzeko data bezala 2020ko uztailaren 22an iragarri zen.[9][10]

Harrera aldatu

Jokoak oso iruzkin positiboak jaso zituen kaleratu ondoren.[11] Nathan Birchek, Wccftech-erako egindako analisian, 9,5 puntu eman zizkion 10 puntuko eskalan. Hauxe esan zuen: "Creaks-ek asko erabilitako genero bat berritzen du, eta kasu batzuetan satisfakzio handia sorrarazten duen plataforma eta puzzle jokoa aurkezten du. Ikusmenaren eta audioaren diseinu ikusgarriaren artean, jokalaria bere barnean xurgatzeko gai den mundua eta buru-hausgarri orekatuak eginez, zaila da joko honen egituraren edozein ataletan akats larri bat aurkitzea". Critical Hit-eko Noelle Adamsek 10 puntutik 8 eman zizkion.[12] Berak "buru-hausgarrizko eta plataforma bidezko joko bitxia" bezala deskribatu zuen. Batez ere, alde bisuala, atmosfera eta jostagarritasuna goraipatu zituen. Jokoaren soinu-banda ere goraipatu zuen.[13] Well-Played-eko Karon Verbuggek ere 8 puntu eman zizkion 10etik. Jokoaren puzzle, estetika eta audioaren ekoizpenak goraipatu zituen. Bestalde, jokalariarentzako laguntza moduko informazio-sistemaren gabeziaz eta buru-hausgarrien kontzeptu batzuen inguruan kexatu zen.[14] Push Square-ko Liam Croftek 10 puntutik 9 eman zizkion. Jokoaren buru-hausgarriak, eskuz marraztutako arte-estiloa, istorioa eta soinu-banda goraipatu zituen.[15] Slant Magazine-ko Steve Caifek 5 izarretik 3,5 izar eman zizkion esanez "jokoak lorpen sentsazioa eta "ah-ha" uneen zenbait gabezia dauzka, generoko beste joko onenen aldean. Creaks adimen handiz egindakoa izan arren, batez ere Amanitaren arte-marka makulatugabea izatearen etekina daukan jokoa da. Hemen, Hidden Orchestra musikagilearen musika aldatu egiten da buru-hausgarrien piezak bere lekuan kokatzen doazen heinean. Palanken, pasarteen eta bestelako oztopoen antzeko konfigurazioekin topo egiten baduzu ere, etxeko gelak desberdinak sentitzen dira. Elkarrengandik hurbil egon arren hau ez da erraz antzematen. Seguru asko, ez zara konturatuko jokoaren eszena aukeratze-pantaila eta buru-hausgarri bakoitza eraikin misteriotsuen ikuspegi orokor batean koherentziaz programatuta dagoela. Creaks soinu leun eta atseginez mugitzen da, bere buruarekiko arretarik deitu gabe, noizbehinka bere buruari kalte eginez, baina batez ere bere burua aldi berean indartuz".[16]

Sariak aldatu

Creaks Erdialdeko eta Ekialdeko Europako Jokoen Sarietarako 4 sari ezberdinetarako izendatu zuten, Joko Onenaren, Arte Bisualaren, Diseinuaren eta Audioaren sarietarako.[17]

Urtea Saria Kategoria Emaitza Erref.:
2020 Erdialdeko eta Ekialdeko Europako Jokoen Sariak Joko Onena Proposatua
Diseinua Proposatua
Audioa Proposatua
Arte Bisuala Irabazlea
2020 Urteko joko txekiarraren saria 2020ko Joko Txekiarra Irabazlea [18]
Ikus-entzunezkoen exekuzioa Irabazlea

Erreferentziak aldatu

  1. Gamerauntsia. «Creaks» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. «Amanita Design developing Creaks» Adventure Gamers.
  3. «Escape evil furniture in Amanita Design's creepy new horror game Creaks» Edge Magazine 5 March 2019.
  4. «Amanita announce Creaks, a different sort of puzzle adventure» Rock Paper Shotgun 9 October 2018.
  5. a b (Txekieraz) «Místo blábolení jsme do hry dali češtinu, říká autor Machinaria a novinky Creaks» Aktuálně.cz 23 July 2020.
  6. «Creaks is a gothic puzzler with robot dogs by the Chuchel devs» PCGamesN 9 October 2018.
  7. (Txekieraz) «Přechytračte temnotu v okouzlujících českých Creaks» games.tiscali.cz.
  8. «Namísto nového Descentu žaloba, rodiče a prarodiče jako hráči a rozhovor s Jakubem Dvorským» Vortex.cz.
  9. a b (Ingelesez) Sarkar, Samit. (14 July 2020). «Mysterious adventure game Creaks arrives next week» Polygon.
  10. Square, Push. (14 July 2020). «Creaks Brings Creepy, Surreal Puzzling to PS4 Next Week» Push Square.
  11. (Txekieraz) Miklica, Tomáš. (21 July 2020). «Creaks od Amanity vynikají silnou autorskou vizí, kterou Česko od her nečeká» Deník N.
  12. Birch, Nathan. «Creaks Review – Dazzling Depths» Wccftech.
  13. «Creaks review – A wonderfully weird puzzle platformer» Critical Hit 16 July 2020.
  14. (Ingelesez) «Creaks Review» WellPlayed 15 July 2020.
  15. Square, Push. (16 July 2020). «Creaks - Another Inventive and Stylish Puzzler From the Machinarium Team» Push Square.
  16. Scaife, Steven. (16 July 2020). «Review: Amanita's Creaks Dazzles by Foregrounding Its Seussian Spirit» Slant Magazine.
  17. (Txekieraz) «Nominace CEEGA 2020» visiongame.cz.
  18. «Českou hrou roku 2020 je Creaks» Vortex.cz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu