PlayStation 4

PlayStation 4 (japonieraz プレイステーション4, sigla ofizialez PS4) Sony Computer Entertainment konpainiaren PlayStationaren laugarren modeloa da, bideokontsolen zortzigarren belaunaldikoa.

PlayStation 4
bideokontsola
PS4-Console-wDS4.jpg
PlayStation 4 logo and wordmark.svg
Fabrikazioa
Fabrikatzailea Sony Interactive Entertainment
Garatzailea Sony Interactive Entertainment
Saldutako kopurua 113.800.000
Historia
Sorrera 2013ko azaroaren 15a
Aurrekoa PlayStation 3
Hurrengoa PlayStation 5
Ezaugarriak
Sistema eragilea PlayStation 4 system software (en) Itzuli eta FreeBSD
PS 4.

Agertze datakAldatu

Ofizialki 2013ko otsailaren 20an iragarri zen, PlayStationari buruzko bilkuran. Hala ere, diseinua ez zen aurkeztu 2013ko ekainaren 10 arte. PlayStation 3aren jarraipena da, eta Microsoften Xbox One eta Nintendoren Wii Uarekin lehiatuko da zortzigarren belaunaldi horretan. 2013ko azaroaren 15ean merkaturatu zuten AEBetan, eta Europan 2013ko azaroaren 29an.[1] Japonian, ordea, 2014eko otsailaren 22an da merkaturatzekoa.[2]

EzaugarriakAldatu

PS4ak zortzi nukleoko AMD prozesadore bat izango du. Diseinu berri hau egin da generazio berriko bideojokuen garapena errazago egiteko. Aldaketa honek nabarmentzen du SONYren esfortzua generazio berriko kontsola hau garatzen, PS3aren garapenean, produzioan eta kaleratzean ikasitakoaren ondoren. Bi modelo daude 500GB eta 1TB-ekoak. 2016an atera den PS4ak Play Station VRa jasan dezake eta aurrekoak baino HDR kalitate hobea du.

HistoriaAldatu

2013 hasieran Sony-k adierazi zuen ekitaldi berri bat egongo zela, PlayStation Meeting 2013 izenekoa, eta han PlayStationen etorkizuna jakinaraziko zela. Ekitaldia 2013-ko otsailaren 20an egin zen eta han PlayStationa ezagutzera eman zuten.

Game Developers Conference edo GDC-an, Sony PlayStation 4-aren xehetasun gehiago eta bideo-joko batzuk aditzera eman zituzten, hauek ziren: Battlefield 4, Assassin's Creed IV: Black Flag, Watch Dogs eta Metal Gear Solid: Ground Zeroes.

HardwareaAldatu

PS4-aren diseinua ez zen argitaratu PlayStation Meeting-ean, oraindik ez zutelako bukatu. Kontsola honen pisua 2.8kg-koa izan behar zituen eta bere grafika Nvidia egin behar izango zuen, baina azkenean erakunde horrek ez zuen bere grafika egin.

OsagarriakAldatu

PS4-a bi osagarri ditu, PlayStation Meeting 2013-an aurkeztu zituztenak: PlayStation 4 eye eta DualShock 4.

Dualshock 4Aldatu

Dualshock 4a PS4aren agintea da. Agintea honek antzekotasun handia dauka PS3ren agintearekin eta hiru koloretan dago: beltza, gorria eta urdina. Hala ere, pertsonalizatu daiteke nahi den neurrira. Sortze prozesuan Guerrilla Games parte hartu zuen eta aldaketa batzuk egin zituzten, adibidez bi stickak igo zituzten doitasun handiagoa izateko. Gainera, aurikularrak pizteko konektore bat jarri zuten. Eta beste aldaketa bat Share botoia da.

SharePlayAldatu

SharePlay-a, PlayStation Vita PS4-arekin konektatzeko ezaugarri bat da. Ezaugarri honi esker, PS4 jolasten den partida PS Vitan partida jarraitu daiteke

SoftwareaAldatu

PlayStation Network, PlayStation Storen zerbitzuetan sartzeko aukera dago. Eta PlayStation plus erosiz gero, beste hiru zerbitzu eskaintzen dira: online jolastu dezakezu, hilabetero jolas batzuk dohain izatekoa eta Netflix, Amazon.com eta Hulu erabiltzea.

Erabiltzaileen InterfazeaAldatu

PlayStation Dynamic menuarekin zure lagunen sariak ikusteko aukera dago eta noiz izan zen bere azkenengo jokaldia ikus daiteke ere bai.

Bideo-jokoakAldatu

Sonyk baieztatu zuen jokoen balioa igo egingo zela. Eta bideo-jokoak partekatu daitezke.

Eduki fisikoa eta lineanAldatu

Bideo-jokoak bi formatan eros daitezke, fisikoan, hau da, denda batean erosten den joko bat eta linean, hau da, PlayStation Store dendan.

Bateragarritasuna beste bertsioekinAldatu

Tokyo Game Show 2013an, Sonyk adierazi zuen, PS4an, PS3ren bideo-jokoek bateragarritasuna izango zutela. Hori dena, Gaikai plataforma erabiliz ahalbidetuko zen.

2015ean Sonyk PS2-ko jokoak PS4an izatea ahalbidetu zuen.

PlayStation AppAldatu

PlayStation Appak gauza askotarako balio du. Aplikazio honekin PlayStationen berriak ikus daitezke, lagunak jolasten ari badira jakiteko aukera dago eta zer joko berri erosi duten ere.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


Aurrekoa
PlayStation 3
PlayStation 4
2013 - gaur egun
Ondorengoa
-