Castlebar
Castlebar (irlanderaz Caisleán an Bharraigh), Irlandako mendebaldean dagoen hiria da, Connachteko probintzian, Mayo/Mhaigh Eoko konderriaren hiriburua dena. 2011an 12.318 biztanle zituen.
Castlebar Caisleán an Bharraigh | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Konderria | ![]() |
Postakodea | F23 |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°51′39″N 9°17′56″W / 53.8608°N 9.2988°W |
![]() | |
Altuera | 49 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 12.068 (2016) |
Bestelako informazioa |
Gaeltachten barruan ez dagoen arren, Raidió na Gaeltachta irrati gaelerazkoaren bulegoa dago hirian.
Etimologia
aldatuIrlanderazko Caisleán an Bharraigh izenak "Barryren gaztelua" esan nahi du, izan ere herria Odo de Barry normandiarrak altxaturiko gazteluaren inguruan eratu baitzen.
Historia
aldatuEsan bezala Castlebarren historia 1235ean eraikitako de Barriren gazteluarekin hasten da. Gaztelu hau berehala ingelesen gotorleku garrantzitsu bihurtu zen. 1613an herri eskubideak eman zizkion Jakue I.a erregeak.
1798ko Irlandako matxinadan irlandar eta frantziarren 2.000 gizonezko gudalosteak 6.000 soldadu britainiar garaitu zituzten Castlebarreko gudua izenaz ezagutzen den borrokan. Garaipen honen ondoren Connaughteko Errepublika sortu zen John Moore mayotarra presidente izendatu zutelarik. 12 egun bakarrik iraun zituen Errepublikak.
1990ko hamarkadan Castlebarreko populazioa nabarmen igo zen, baina azken urteetan orekatu egin da.
Ondasun nabarmenak
aldatuHerritik zortzi kilometrotara dagoen Turlough herrixkan Irlandako Museo Nazionalaren eraikinetako bat dago Irlandako Landa eremuko bizitza erakusten duena.
Jaialdiak
aldatu- International Four Days' Walk: blues musikaren jaialdia da. Ekainean izaten da.
- Castlebar Song Contest: Abesti lehiaketa da, urtero Irlandako telebistak zuzenean ematen duena. 1966an izan zen lehen ekitaldia.
Iruditegia
aldatu-
Linenhall kalea
-
Tren geltokia
-
Eliza
-
Kale nagusia
Herritar ezagunak
aldatu- Charles Haughey (1925-2006), Fianna Fáil alderdiko politikaria eta Irlandako Errepublikako Taoiseach edo gobernuburua.
- Enda Kenny (1951), Fine Gael alderdiko politikaria eta Irlandako Errepublikako Taoiseach edo gobernuburua.