Inis Meáin edo Inis Meadhóin irlanderaz eta ofizialki (euskaraz "Uharte Ertaina" esan nahi du), Inishmaan ingeleraz, Irlandako Errepublikako mendebaldeko kostaldean dauden hiru Aran uharteetako erdiko uhartea da, Aran uharteak Galwayko badian kokatzen dira. Connacht probintziako Galwayko konderrian daude. Uharte hau Aran uharte denetatik populazio txikiena duena da, 160 biztanle baiditu. Turismo aldetik ere, bere aldamenean dauden Inis Mór/Inishmore eta Inis Oírr/Inisheer uharteek baino askoz ere giro lasaiagoa du. Honetaz gain, irlandar hizkuntza eta kultura tradizionalaren gotorleku garrantzitsua ere bada. Beharbada bere kokapen geografikoari esker (beste bi uharteen erdian baidago, hiru uharteen artean antzinako giroa eta nortasuna hobekien gorde duen uhartea izan da). Uharte hau nagusiki irlandera hiztuna da eta gainontzeko Aran uharteak bezala Gaeltacht eremuaren barnean dago.

Inis Meáin uhartea
Inishmaan uhartea

Goikaldean Inis Meáin uharteko landaren irudia. Behekaldean berriz, Aran uharteetako kokapen mapa.
Bertako izenaInis Meáin / Inishmaan
Geografia
KokapenaAran uharteak, Galwayko badia
Connacht
Galwayko konderria
Irlanda
UhartediaAran uharteak
Uharteak deneraHiru. Inis Mór/Inishmore, Inis Meáin/Inishmaan eta Inis Oírr/Inisheer.
Azalera9
Politika
Herrialdea Irlandako Errepublika
Gizartea
Biztanleria160 pertsona inguru
Dentsitatea2002
Talde etnikoakIrlandarrak.

Leku interesgarriak aldatu

 
Dún Conchuir (Conorren gotorlekua), Inis Meáin/Inishmaan uhartea.

Leku arkeologikoak aldatu

Uharte honetan bi harrizko gotorleku nabarmen daude. Dún Chonchúir (Conorren Gotorlekua) harri obalatuez eraikitako gotorlekua da, Aro Aurre-Kristauan datatua dagoelarik, bertatik uharteko beste antzinako leku nahiz itsasoaren ikuspegi bikainak daude. Beste gotorlekua Dún Fearbhaí da, K.o. IV. mendekoa da eta bere berezitasuna ia erabat laukizuzena delan datza, aldiz uharteko gainontzeko gotorlekuak biribilak direlarik.

Clochán na Carraige ("Carraigeko Harria") erletegi itxurako harrizko etxola bat da, bere egitura berezia da, kanpokaldetik laukizuzena eta barnealdetik errektangeluarra baita.

Syngeren baserria eta eserlekua aldatu

 
Syngeren Baserria (Teach Synge edo Synge's Cottage) delakoa, Inis Meáin/Inishmaan uhartea.

Teach Synge ("Syngeren Baserria") edo Synge's Cottage bezala ezagutzen dena John Millington Synge irlandar idazle eta antzerkigile ospetsua 1898tik 1902ra udaro bizi izan zen bizileku edo baserria da, baserriko jabeak ziren Bríd eta Páidín Mac Donnchadha bizilagunek bertan ostatu eman ziotelarik. Idazleak zioenez The Playboy of the Western World ("Mendebaldeko Munduko Playboya"), Riders to the Sea ("Itsasoaren bidaiariak") eta beste hainbat idazlan burutzeko ideiak baserri honetan bertan otu zitzaizkion[1], Inis Meáin uhartean zegoen bitartean uhartetarrei irlanderaz entzun zizkien kontakizunen ondorioz. Idazle hau bizi izan zen baserria Teach Synge da, 1970. urterarte Mac Donnchadha familiaren ondorengoak bizi izan ziren han, urte hartan baserria erortzen hasi zen arte. Gerora baserria jatorriz zuen itxuraz eraberritu zuten eta 1999ko abuztuan jende aurrean iriki zen.

Cathaoir Synge ("Syngeren Eserlekua") idazleak uharte osoan zuen lekurik gogoko edo kutunena zen, bertatik Inis Mór uhartea nahiz Ozeano Atlantiko zabala ederki asko ikus daitezkelarik.

Heziketa aldatu

Uharte honek lehen mailako heziketadun ikastetxe bat du, bere izena Scoil Náisiúnta Inis Meáin da[2][3][4].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

53°05′07″N 9°35′09″W / 53.08528°N 9.58583°W / 53.08528; -9.58583

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page