Mayo konderria

Mayoko konderria» orritik birbideratua)

Mayo konderria, County Mayo edo Contae Mhaigh Eo Irlandako mendebaldean dago, Connachteko probintzian. Mugakide ditu Ozeano Atlantikoa mendebalde eta iparraldean, Galwayko konderria hegoaldean eta Roscommoneko konderria ekialdean. 5.397 km2-ko azalera dauka eta 2011an 130.638 biztanle zituen. Hiriburua Castlebar/Caisleán an Bharraigh da.

Mayo konderria
County Mayo
Contae Mhaigh Eo


Island of Ireland location map Mayo.svg
Geografia
HiriburuaCastlebar
53°51′39″N 9°17′56″W
Azalera5.397
MugakideakGalwayko konderria, Roscommoneko konderria eta Sligoko konderria
Administrazioa
Legebiltzarralegislative body of Mayo County Council (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria130.638 (2011)
Dentsitatea23,39 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Bestelako informazioa
Ordu eremua
mayo.ie

Hiriak eta herriak aldatu

Gaeltachteko udalerriak aldatu

Gaeltacht lurralde gaelikoan ondoko herriak daude sartuta:

Historia aldatu

Neolito garaiko (k.a. 4.000 - 2.500) aztarna megalitiko ugariek erakusten dute aspaldidanik populatua izan zela eremu hau. Hala ere, lehenengo biztanleak duela 11.000 urtekoak izan zirela uste da.

V mendean kristautasuna iritsi zen eta monasterio ugari eraiki ziren. Vikingoen lehendabiziko erasoak 795 urtean izan zituzten monasterio horiek. Irlandako kostaldeko beste hainbat tokitan ez bezala, hemen ez zen vikingoen asentamendurik izan. 1230an Richard Mór de Burgh-en agintepean normandiarrek eta galestarrek eremua eskuratu zuten. Bertako jauntxoak kanporatu eta familia normandiar berriak ekarri zituzten eremua kolonizatzeko. Etorritako familia horien artean Mac William Burke leinua nagusitu zen.

XV eta XVI mendeetan Ingalaterra eta Eskoziako protestante ugarik bigarren kolonizazio uholdea osatu zuten. Garai hartako Mayoko pertsonarik ezagunena Gráinne Ní Mháille "pirata erregina" izan zen. 1641eko irlandarren matxinadan horietako asko erailak izan ziren; esaten denez, populazioaren herena hil zen gerra eta sarraskietan. Oliver Cromwellek bereziki kolpatu zuen Connacht probintzia, lurrak erabat zatikatu eta ingeles latifundisten eskutan utziz. XVIII eta XIX mendeetan miseria nagusitu zen Mayoko irlandarren artean, eta 1841-1845 arteko Gosete Handian konderria hustu egin zen.

XIX mendean Mayon gertaturiko pasadizu batek hitz berria sortu zuen ingeles hizkuntzan, gerora hizkuntza guztietara zabaldu dena: boikota. Charles Cunningham Boycott lurjabe ingelesak ezin izan zuen langilerik lortu bere lurretan aritzeko eta langile protestanteak ekarri behar izan zituen. Horien segurtasuna bermatzeko neurriak hartu behar izan zituen eta ia dirurik gabe gelditu zen. Horrez gain, herrian inork ez zuen berekin traturik egin nahi izan eta dendetan ere ez zioten sartzen uzten.

Ondasun nabarmenak aldatu

Mayotar ezagunak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu

53°54′N 9°15′W / 53.900°N 9.250°W / 53.900; -9.250