Christopher D'Olier Reeve, ezagunagoa Christopher Reeve izenez (New York, AEB, 1952ko irailaren 25a - Mount Kisco, New Yorkeko estatua, AEB, 2004ko urriaren 10a) estatubatuar aktorea izan zen. Gehienbat Superman, Superman II, Superman III, Superman IV eta The Remains of the Day filmak antzezteagatik ezaguna da.

Christopher Reeve

(1985)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristopher D'Olier Reeve
JaiotzaNew York1952ko irailaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPound Ridge
HeriotzaMount Kisco2004ko urriaren 10a (52 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
septizemia
Familia
AitaFranklin D'Olier Reeve
AmaBarbara Pitney Lamb
Ezkontidea(k)Dana Reeve  (1992 -  2004)
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Princeton Day School (en) Itzuli
Cornell Unibertsitatea
HB Studio (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, antzerki aktorea, ahots-aktorea, aktorea, errealizadorea, zinema ekoizlea eta gidoilaria
Altuera193 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaUnitarian Universalism (en) Itzuli

christopherreeve.org
IMDB: nm0001659 Allocine: 2704 Rottentomatoes: celebrity/christopher_reeve Allmovie: p59343 TCM: 159333 TV.com: people/christopher-reeve IBDB: 57383
Musicbrainz: 236ef438-b369-49f7-a8e1-f200e10ab725 Find a Grave: 9580089 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Antzerki ikasketak egin zituen, Williamstown Antzokian, eta hamazazpi urterekin denboraldi oso bat eman zuen Maineko Boothbay Playhousen. Gero telebistan hasi zen lanean, Love of life sailean. Sail hark arrakasta handia izan zuen eta Reeve oso ezaguna egin zen. Horri esker lan eskaintza asko izan zituen. Antzerkian A Matter of Gravity (1976) obran parte hartu zuen, Katherine Hepburnekin, eta Jack Lemmon eta Walter Matthaurekin batera ere lan egin zuen geroago.

Zineman 1977an egin zuen debuta, Alerta gorria: Neptuno hondoratua filmean, David Greeneren zuzendaritzapean. Garai hartan, Salkind anaiek Superman superheroiaren papera jokatzeko hautatu zuten. 1978an Superman: The Movie filma estreinatu zen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Handik bi urtera filmaren bigarren zatia estreinatu zen, arrakasta handiz hura ere, eta 1983an hirugarrena. Bien bitartean beste film batzuetan parte hartu zuen. 1984an oso harrera ona izan zuen film batean esku hartu zuen, Bostondarrak, Vanessa Redgraverekin. 1987an laugarren eta azken aldiz egin zuen Superman papera, baina haurrekoetan ez bezala porrot egin zuen.

1988an antzerkira itzuli zen berriro, eta Tennessee Williamsen Uda eta Kea obran parte hartu zuen.

Beste film aipagarri batzuk ditu: Deathtrap (1982, Sidney Lumet); Monsignore (1982, Frank Perry); Street Smart (1987); Switching Channels (1988); The Remains of the Day (1993), Village of the Damned (1995) eta Rear Window (1998).

1995ean, zaldi lehiaketa batean parte hartzen ari zela, zalditik erori eta elbarri geratu zen.

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christopher Reeve