Superman (filma)
Superman (euskaraz Superman, hots, "Supergizona") 1978ko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi filma bat da. Jerry Siegel eta Joe Shusteren Superman pertsonaian oinarritua dago. Filma honetan Christopher Reeve, Gene Hackman, Marlon Brando eta Margot Kidder aktoreek antzeztu zuten.
Lortutako arrakastari esker bere jarraipenak izan zituen: Superman II (1980), Superman III (1983), Supergirl (1984), Superman IV: The Quest for Peace (1987), Superman Returns (2006) eta Man of Steel (2013).
Filma hiru Oscar Sarietarako izendatua egon zen.
Argumentua
aldatuGalaxia urrun batetan dagoen eta suntsitzera doan Krypton planetan guraso batzuek bere haur jaio berria salbatzeko asmoz espaziora bidaltzen dute. Espaziontzia Lur planetan lurrartzen du, eta AEBtako nekazari bikote batek haurtxoa semetzat hartuz, gizakien baloreak irakasten dizkiotelarik. Haurtxoa urtetan aurrera doala gainontzekoengandik ezberdina eta superbotereak dituela erakutsiko du. Jada, heldutasunean gurasordeen etxaldea laga eta Metropolis hirira joan da, han Clark Kent izenez (Christopher Reeve) Daily Planet egunkarian lan egingo du, bertan Lois Lane (Margot Kidder) izeneko emakumezko kazetariaren lankidea izanez. Clarkek bi bizitza paralelo izango ditu, bata, egunerokoa eta jendearen agerikoa kazetari gisa, eta bestea ezkutukoa, Superman heroia gisa, bere superbotereekin Ongiaren alde eta Gaizkiaren aurka borrokatuz, tartean Lex Luthor aparteko talentudun gaizkilea dagoelarik.
Aktoreak
aldatu- Marlon Brando: Jor-El
- Gene Hackman: Lex Luthor
- Christopher Reeve: Clark Kent / Superman
- Ned Beatty: Otis
- Jackie Cooper: Perry White
- Glenn Ford: Jonathan Kent
- Trevor Howard: Lehenbiziko Agurea
- Margot Kidder: Lois Lane
- Jack O'Halloran: Non
- Valerie Perrine: Eve Teschmacher
- Maria Schell: Vond-Ah
- Terence Stamp: Zod jenerala
- Phyllis Thaxter: Martha Kent
- Susannah York: Lara
- Jeff East: Clark Kent nerabea
- Marc McClure: Jimmy Olsen
- Sarah Douglas: Ursa
- Harry Andrews: Bigarren Agurea
Kanpo estekak
aldatu- Superman filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)