Superman III
Superman III 1983ko Richard Lester estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza eta zientzia-fikziozko film bat da. Superman superheroi ezagunaren komikietan oinarritua dago. Christopher Reeve, Richard Pryor, Jackie Cooper, Marc McClure, Annette O'Toole, Annie Ross, Pamela Stephenson, Robert Vaughn eta Margot Kidder aktoreek antzeztu zuten.
Superman (1978) eta Superman II (1980) filmeen jarraipena izan zen, eta ondoren film hauek jarraitu zioten: Supergirl (1984), Superman IV: The Quest for Peace (1987), Superman Returns (2006) eta Man of Steel (2013).
ArgumentuaAldatu
Supermanek (Christopher Reeve) Gus Gorman (Richard Pryor) informatikari buruargiak sortutako superkonputagailu bati aurre egin beharko dio, makina horren bidez Ross Webster (Robert Vaughn) gaizkile aberatsa Munduaz jabetu nahi baita. Hori gutxi ez balitz, Supermanek nortasun bikoizketa bat jasan eta bere nortasun ilun eta zitala azaleratuko da. Bestalde, Clark Kent kazetaria Smallville jaioterrira itzuli eta bere nerabetzaroko Lana Lang (Margot Kidder) neskalagunarekin topo egingo du
AktoreakAldatu
- Christopher Reeve: Superman / Clarke Kent
- Richard Pryor: Gus Gorman
- Jackie Cooper: Perry White
- Margot Kidder: Lois Lane
- Marc McClure: immy Olsen
- Annette O'Toole: Lana Lang
- Annie Ross: Vera Webster
- Robert Vaughn: Ross Webster
- Pamela Stephenson: Lorelei Ambrosia
- Gavan O'Herlihy: Brad Wilson
SailaAldatu
- Superman (1978)
- Superman II (1980)
- Supergirl (1984)
- Superman IV: The Quest for Peace (1987)
- Superman Returns (2006)
- Man of Steel (2013)
Kanpo estekakAldatu
- Superman III filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Superman III filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)