Christine and the Queens

Christine and the Queens, Chris eta Redcar dira (Nantes, 1988ko ekainaren 1ean) frantziar kantautore baten izen artistikoak.

Christine and the Queens

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHéloïse Adélaïde Letissier
JaiotzaNantes1988ko ekainaren 1a (36 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure de Fontenay-Saint-Cloud (en) Itzuli
École Normale Supérieure de Lyon (en) Itzuli
Lycée Fénelon, Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, estudioko musikaria, abeslaria, piano-jotzailea eta musikagilea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Christine and the Queens, Chris eta Redcar
Genero artistikoasynthpopa
Indie popa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaBecause Music (en) Itzuli

christineandthequeens.com
IMDB: nm6569565 Facebook: christineandthequeens Twitter: QueensChristine Instagram: christineandthequeens MySpace: christineandthequeens Youtube: UCvDr_Xznwh4gXIy17vVci1w TikTok: christineandthequeens Souncloud: christineandthequeens Spotify: 04vj3iPUiVh5melWr0w3xT iTunes: 490658795 Musicbrainz: 9c90ffbf-b137-4dee-bfcc-b8010787840d Songkick: 4183826 Discogs: 2714640 Allmusic: mn0003106289 Deezer: 1520407 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Nantesko hegoaldeko auzune batean jaio zen. Aita, Georges Letissier, ingeles literaturako irakaslea da Nanteseko Unibertsitatean [1], eta ama, Martine Letissier, unibertsitateko frantses eta latineko irakaslea [2] [3] .

2008an sartu izan Lyongo École Normale Supérieure-n [4] [5], eta hiri bereko Arte Dramatikoko Kontserbatorioan ere hasi zen.

2010ean, Londresera joan zen eta inplikatu zen Madame Jojo kabareteko drag queen eszenan . Bertako queen edo erreginen esperientzia bere proiektu pertsonalean integratu zuen, Christine and the Queens izena harturik, eta bere jardun artistikoa komunitate transgenerorantz zuzenduz era berean.

Bere arrakasta 2014 hasi zen Chaleur humaine bere lehen diskoa kaleratutakoan, ospea lortu zuen eta Frantzian milioi bat kopia baino gehiago saldu zituen [6]. Jarraian lau sari lortu zituzten Victoires de la Musique sarietan 2015ean, tartean urteko emakumezko artista eszenikoena eta urteko kontzertu onenarena [7] . Era berean Christine abestiarekin SACEM saria ere irabazi zuten. Nazioarteko zenbaot hedabidek urteko disko onenen zerrendan ere sartu zuten bere lehen da disko hura, horien artean Billboard [8] , NME [9], The Independent [10] , Mojo [11] eta The Irish Times [12] )

Chris izenarekin, bere bigarren diskoa 2018an kaleratu zen eta platinozko disko izendapena lortu zuen [13] arrakasta kritikoa eskuratuz nazioartean, bereziki herrialde anglosaxoietan [14] .

2016an, Christine and the Queens munduan eragin handiena duen Frantziako pertsona gisa aukeratu zuen Vanity Fair-ek [15] . 2017an eta 2018an, Forbesek munduko 30 urtetik beherako europar eragileenen artean zerrendatu zuen [16] . 2017an, Forbes-ek halaber " mundua birsortzen duten belaunaldi berriko liderren » artean kokatu zuen, eta genero nozioak deseraikitzeko eta kultura- eta gizarte-arauetarako bide alternatibo bat proposatzeko duen gaitasuna azpimarratu zuen [17] .

2023. urtean Paranoia, Angels, True Love diskoa kaleratu zuen, zenbait kolaborazioekin, horien artean Madonnaren bat. Diskoko kantuetako bat, Full of Life zuzeneko indartsuetarako erabili izan du harrezkero.

Eragin musikalak

aldatu

Esan izan du Mylène Farmer edo David Bowie [18] [19] bezalako artisten eragin berezia duela dio. Gazte zenean Björk asko entzuten zuela baota [20]. Aitortutako beste musika eragin batzyk dira T. Rex, Christophe, Kanye West, Kendrick Lamar eta Philip Glass. Gizonezko abeslaririk gogokoena Michael Jackson du, eta emakumezkoak Patti Smith eta Kate Bush [21] .

Bizitza pertsonala

aldatu

Jaiotzean emakumetzat jo zuten arren, karrera artistiko publikoan sarri jokatu izan du genero kodeekin. Pansexual [22] eta ez-bitarra dela esan izan du [23] . 2018an, itxura androginoa hartu zuen, eta bere izen artistikoa maskulinizatu zuen Chris bihurturik.

2021eko urritik aurrera, Rahim izena erabiltzen hasi zen Twitterren. Horrek eztabaidak sortu zituen sare sozialetan [24], batzuek trans-arrazismoa eta jabetze kulturala leporatu ziotelarik izenaren jatorri arabiarra dela eta [25] . Aldekoak ere izan zituen, baina atzera egin zuen artistak, eta beste izen batzuk erabiltzen hasi zen, horietako bat, Redcar, musika sortzaile gisa ere erabili izan duen, pertsona maskulino baten gisar aurkeztuz bide batez, eta bere buruarentzako frantsesez trataera maskulinoa hobetsiz [25] [26] [27] [28].

Erreferentziak

aldatu
  1. Christine and the Queens évoque sa sexualité. 2016-01-07..
  2. La mère de la chanteuse de Christine and the Queens est décédée. 2019-04-19..
  3. Laura Snapes. (4 septembre 2016). Christine and the Queens: 'I just want to shatter everything'. ..
  4. Arrêté du 5 février 2009 portant nomination d'élèves à l'École normale supérieure de Fontenay - Saint-Cloud (session 2008).
  5. Pauline Verduzier; Olivier Duc. (5 septembre 2014). Christine and the Queens, nouvelle reine de la scène. ..
  6. Christine and the Queens : "Chaleur humaine" passe la barre du million de ventes mondiales. ..
  7. Victoires de la musique: Et deux trophées de plus pour Christine and the Queens. ..
  8. Billboard's Best Albums of 2014. ..
  9. NME's Albums Of The Year 2016. 2016-11-27..
  10. The Independent's albums of the year 2016. 2016-11-30..
  11. MOJO's Top 50 Albums of 2016. ..
  12. Carroll, Jim. Half-time report: The 20 best albums of 2016 so far. ..
  13. Christine and the Queens : l'album "Chris" certifié disque de platine pour 100.000 ventes. ..
  14. Christine and the Queens, Janelle Monáe... Les meilleurs albums de 2018 selon la presse. ..
  15. Christine and the Queens, Française la plus influente dans le monde. 24 novembre 2016..
  16. Edition du soir Ouest France. ..
  17. Christine and the Queens, la Française "qui défie le genre" en une du Time. 2016-10-08..
  18. Christine and the Queens, nouvelle reine de la scène. 5 septembre 2014..
  19. Chris(tine) évoque son admiration pour Mylène Farmer, « un personnage fascinant ». Charts in France 22 août 2018..
  20. https://www.rtl.fr/actu/bien-etre/christine-the-queens-en-interview-j-etais-le-bras-droit-des-stars-du-college-7777227775.
  21. Le Sojeans questionnaire avec Christine and the Queens. Brain-magazine.fr 5 novembre 2013..
  22. Chris(tine and the Queens) : « Je suis pansexuelle : complètement hétérosexuelle, complètement gay » - Elle. 2018-09-20..
  23. Christine and the Queens Explains What It Means to Be Genderqueer. 30 octobre 2019..
  24. Chris (Christine and the Queen) se rebaptise Rahim sur Twitter et ça ne passe pas. ..
  25. a b NEON. (2021-10-06). Chris (Christine & The Queens) devient Rahim sur Twitter et se fait lyncher. ..
  26. La chanteuse Christine and the Queens ne s'appelle plus ainsi. ..
  27. Graves, Shahlin. (2021-11-03). Charli XCX teases new single 'New Shapes' feat. Christine And The Queens & Caroline Polachek.. ..
  28. (Ingelesez) Praskovich, Drew. (2022-08-23). «Christine and the Queens Opened Up About His New Pronouns and Expanded Artistic Moniker» Them (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).

Kanpo estekak

aldatu