Ampuero jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

Ampuero Jauregia Getxo udalerriko Neguri auzoko Atxekolandetako 9 garren zenbakian kokatuta dago.

Ampuero jauregia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Ampuero jauregia-004.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Getxo
Koordenatuak 43° 20′ 22″ N, 3° 00′ 38″ W / 43.339362°N,3.010567°W / 43.339362; -3.010567Koordenatuak: 43° 20′ 22″ N, 3° 00′ 38″ W / 43.339362°N,3.010567°W / 43.339362; -3.010567
Arkitektura
Arkitektoa Manuel María Smith
Ondarea
EJren ondarea 85

Manuel María Smith arkitektoak egin zuen 1928. urtean, José Joaquín Ampuero del Río eta Casilda Gandarias Durañona senar-emazteentzat. Senarra enpresa buru ezaguna eta politikari tradizionalista zen, eta emaztea Juan Tomás Gandarias industrialaren, meatzariaren eta politikariaren arreba.

Kokapen topografiko paregabea du, eustormarantz aurreratzen baita. Horri esker, ongi ikusten da. Gerra Zibilaren aurretik, Arriluzeko erlaitzean eraikitako azken jauregia da.[1]

EraikinaAldatu

Alde guztiak agerian dituen eraikina da, "L" formako oina du eta hainbat altueratan egokituriko gorputzez osatua da. Teilatua isuri askotakoa da eta teilategal zabalak tailaturiko harburuetan etzaten dira. Teilatuetatik gora bi dorre asimetriko altxatzen dira, eta dorreen goiko partean uhin-formako gailurreria ikusten da. Altxaeran, erdisotoa, behe-oina eta beste bi altuera dauzka, inposta-lerro bik bereiziak, eta baoak ausaz irekitzen direla ematen du. Baoak oso aberatsak dira formetan: erdi-puntuko arkuak, arku konopialak, lobulatuak eta bikiak, eta bao dinteldunak, etzanak eta angeludunak. Hormak silarriz eginak dira, eta silarriak ere erabiltzen dira eskantzuetan, katea eta orejeta itxurako baoen inguruetan, hurrenez hurren. Itsasoari begira dagoen fatxadak dorre bat du ezker angeluan, eta erdisotoan arkuteria beheratuko galeria bat zabaltzen da. Horren gainean, behe-oinean, leihate eskartzanuez inguraturiko terraza handi bat dago, eta lehenengo solairuan harrizko oriel-window bat zabaltzen da. Atxekolandetari begira dagoen fatxadak beste dorre bat du, eta dorrearen behe-oinean dago sarrera nagusia, hiru arku, erdikoa molduratua, dauzkan ataripe poligonalaren pean, eta haren gainean, harrizko balkoi burdinsaredun bat eta mailakaturiko alfiza duen ate bat ikus daitezke. Horma batez inguraturik dagoen balio handiko lorategia du inguruan, eta horma horren aurrean Arriluzeko eustormaren atala dago.[2]

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

   

Kanpo estekakAldatu