Robert Adolph Wilton Morley (1908ko maiatzaren 26a, Semley, Wiltshire1992ko ekainaren 3an, Reading, Berkshire) ingeles aktore bat izan zen. Arte dramatikoko ikasketak egin ondoren, 1927an egin zuen bere lehen agerraldia antzerki batean. Entzute handia lortu zuen Pygmalion obraren bertsio batekin (Londres, 1937), eta Oscar Wilderen biografia-lan baten antzezpenarekin (Broadway, 1938); azken hori, geroago, 1960an, kameren aurrean interpretatu zuen berriro. Zineman, berriz, Marie-Antoniette (1938) filmean Luis XVI.a Frantziakoaren papera eginez hasi zen. Haren ondoren, Hollywooden eta Britainia Handian ibili zen aktore-lanetan. Ondorengo filmetan parte hartu zuen: George Cukoren Edward, My Son (1949), Carol Reeden An Outcast of the Islands (1951), John Hustonen The African Queen (1951) eta Beat the Devil (1954), Richard Thorperen Quentin Durward (1955). Beste film askotan ere lan egin zuen: Around the World in Eighty Days (1956), The Sheriff of Factured(1958), Topkapi (1964), Genghis Khan (1965), Those Magnificent Men in their Flying Machines (1965), The Loved One (1965), Cromwell (1970), The Blue Bird (1976), The Human Factor (1979), High Road to China (1982). Aktore izateaz gainera, 1953an Curtain Up filma zuzendu zuen , eta hainbat antzerki-lan eta bere bizitzako oroitzapenei buruzko liburuak ere idatzi zituen.

Robert Morley

Bizitza
JaiotzaSemley (en) Itzuli1908ko maiatzaren 26a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  (1908 -  1927)
 Erresuma Batua  (1927 -  1992)
HeriotzaReading1992ko ekainaren 3a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art 1928) : antzezpen
Elizabeth College (en) Itzuli
Wellington College (en) Itzuli
(1921 - 1924)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, idazlea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta antzerkigilea
Jasotako sariak

IMDB: nm0605923 Allocine: 13977 Rottentomatoes: celebrity/robert_morley Allmovie: p50731 IBDB: 8399
Discogs: 1177820 Find a Grave: 6931379 Edit the value on Wikidata
Marie-Antoniette filmeko eszena, 1938

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Morley