Carina (konstelazioa)

Carina edo Gila[1][oh 1]latinez: Carina— konstelazio austral bat da, antzinako Argo Navis (Argoren itsasontzia) konstelazioaren zati bat ere bada. 1750eko hamarkadan Nicolas-Louis de Lacaille astronomoak konstelazio zaharra lau zatietan banandu zuen: Carina (gila), Vela (bela), Puppis (popa) eta Pyxis (iparrorratza edo konpasa)[2].

Carina 
Datuak
LaburduraCar
GenitiboaCarinae
SinbologiaUrpeko alde eta Argo
Eremua494,2 gradu karratu gradu karratu (34. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
225
Izarrik distiratsuenaCanopus (itxurazko magnitudea -0,72)
Meteoro euriaEz du
Konstelazio mugakideakVela, Puppis (konstelazioa), Pictor (konstelazioa), Volans (konstelazioa), Chamaeleon, Musca eta Centaurus
Behaketa
Igoera zuzena6 h 2,77 m eta 11 h 20,62 m artean h
Deklinazioa-75,68° eta -50,75° artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Martxoa
+20° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Mitologia eta historia

aldatu
Mitologian sakontzeko, irakurri: Argonautak

Apolonio Rodaskoaren poemetan, Argonautak, Jasoni urrezko ahari-larrua aurkitzen lagundu zioten pertsonak ziren, izena Argo itsasontzitik dator. Argo konstelazioa antzinako grezian ezarri zen. 1763an ordea, Nicolas Louis de Lacaillek Argo konstelazioa hiru zatietan banatu zuen, horietako bat Carina edo gila. XIX. mendean, hiru konstelazio hauek behin betiko banandu ziren eta 1930ean, 88 konstelazio modernoen zerrendan txertatu ziren[3]. Lacaillek garai bateko Argo konstelazioko kideei Bayer izendapen bat mantendu zien. Ondorioz, Carinak α , β eta ε ditu, Velak γ eta δ, Puppisek ζ[4].

Izar nagusiak

aldatu
 
Hubble espazio-teleskopioak Eta Carinaeri ateratako argazkia.

Espazio sakoneko objektuak

aldatu
  • Gilaren nebulosa edo Carinarena (NGC 3372), Eta Carinae, HD 93129 eta HD 93250 izar masiboek inguratzen dute. Nebulosa Lurrarengandik 6.500 eta 10.000 argi-urte artean dago, gutxi gorabehera. Bere mugetan Carina OB1 izar-elkartea aurki daiteke, elkarte honetan Collinder 228, NGC 3293, NGC 3324, IC 2581, Trumpler 14, Trumpler 15 eta Trumpler 16 izar-kumuluak aurki daitezke.​ Nebulosa handi honen barnean beste txiki bat aurkitu daiteke, Eta Carinae inguratzen duena, nebulosa honi Homunkulo nebulosa deitzen zaio. IZ: 10h 43m 48.0s Dek: -59°52'00" (2000 garaia).
  • NGC 2516, M44rekin antza handia duen kumulu ireki handi bat da, guregandik 1300 argi-urtetara kokatzen dena. Seguruenik, Scorpius-Centaurus izar-elkartearen partaide izango da. IZ: 07h 58m 18.0s Dek: -60°52'00" (2000 garaia).
  • NGC 2808 kumulu globular handi bat da, gure galaxiako masiboenetako bat. Hiru belaunaldi desberdinetako izarrak ditu bere barnean. IZ: 09h 12m 00.0s Dek: -64°52'00" (2000 garaia).
     
    NGC 2867 nebulosa planetarioa.
  • NGC 3114, kumulu ireki bat da. IZ: 10h 02m 42.0s Dek: -60°07'00" (2000 garaia).
  • NGC 3293, kumulu ireki honek, guregandik 9000 argi-urtera dauden ehun bat izar ditu.
  • NGC 3532, 150 izar inguru dituen kumulu ireki bat da. Hubble espazio teleskopioak behatu zuen lehen objektua izan zen, 1990ean.
  •  
    OALMen bidez NGC 3372ari ateratako argazkia.
    NGC 3603, Wolf-Rayet masiboak eta A1 sistemakoak bezalako izarrak dituen kumulu ireki bat da, guregandik urrun kokatzen da.
  • Theta Carinaeren kumulua edo Hegoaldeko pleyadeak (IC 2602), 74 izar inguru ditu, θ Carinae da horietatik deigarriena. Zeruko hirugarren kumulurik distiratsuena da eta guregandik 550 argi-urtera aurki daiteke. IZ: 10h 43m 12.0s Dek: -64°24'00" (2000 garaia).
  • NGC 2867, Aspidisketik (ι Carinae) 1,2º NNEra dagoen nebulosa planetarioa, Wolf-Rayet motako izar bat da nebulosa honen izar nagusia.
  • Carinaren nanoa, Esne Bidearen satelite-galaxia txikia.

Oharrak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

aldatu
  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..
  2. (Ingelesez) Thompson, Robert Bruce; Thompson, Barbara Fritchman. (2007). Illustrated Guide to Astronomical Wonders: From Novice to Master Observer. Make Community ISBN 9781680451917. https://www.google.ru/books/edition/Illustrated_Guide_to_Astronomical_Wonder/y24CCwAAQBAJ?hl=ru&gbpv=1&dq=Carina+vela+puppis+pyxis&pg=PT838&printsec=frontcover.
  3. Delporte, Eugene. (1930-01-01). Delimitation scientifique des constellations (tables et cartes). (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  4. Wagman, Morton. (2003). Lost stars : lost, missing, and troublesome stars from the catalogues of Johannes Bayer, Nicholas-Louis de Lacaille, John Flamsteed, and sundry others. McDonald & Woodward Pub. Co ISBN 0-939923-78-5. PMC 52559096. (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu