Pyxis (konstelazioa)
Pyxis edo Iparrorratza[1][oh 1] —latinez: Pyxis— hego hemisferioko konstelazio txiki bat da, Nicolas Louis de Lacaillek Pyxis Nautica izenarekin sartu zuena.
Pyxis | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Pyx |
Genitiboa | Pyxidis |
Sinbologia | iparorratza |
Eremua | 221 gradu karratu (65. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 0 |
Izarrik distiratsuena | α Pyxidis (itxurazko magnitudea 3.68) |
Konstelazio mugakideak | Hydra, Puppis (konstelazioa), Vela eta Antlia |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 9 h |
Deklinazioa | -30° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Martxoa | |
+50° eta −-90° latitude bitartean ikusgai. |
- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pyxis».
Suposatzen denez, Argo itsasontziaren iparorratza irudikatzen du, baina zaila da Argok iparorratzik zeramala pentsatzea, garai hartako greziarrek iparorratza oraindik ez baitzuten ezagutzen. Nabarmendu behar da Pyxis ez dela ofizialki Argo Navisen zati bat, bere izarrek Bayer izendapen independente bat baitute (Carina, Puppis eta Velaren kasuan ez bezala, zeintzuk oraindik Argoren Bayer izendapenetako batzuk mantentzen dituzten).
Mitologia
aldatuXVII. mendean sortutako konstelazio moderno bat denez, ez du berarekin lotutako mitologiarik.
Izarrak
aldatuIzar nagusiak
aldatu- α Pyxidis, +3,68 magnitudeko erraldoi urdina, konstelazioko izarrik dizdiratsuena
- γ Pixidis, 4,03 magnitudeko erraldoi laranja
- XY Pyxidis (edo HR 3343), 5,74 magnitudeko izar bitar itzaltzailea
Bayer izendapendun izarrak
aldatuBeste izar batzuk
aldatu- Gliese 317, exoplaneta bat duen nano gorria
- HD 73256 (edo CS Pyxidis), BY Draconis izar aldakorra Jupiter bero motako planeta batekin.
- HD 73267, exoplaneta bat duen nano horia
- HD 77361, "litioan super-aberatsa" den erraldoi laranja
- HR 3384 (edo Gliese 309), 40 argi-urte baino gutxixeagoko distantziara dugun nano laranja
- Gliese 318, 28 argi-urte ingurura dugun nano zuri bitarra
Zeru sakoneko objektuak
aldatu- NGC 2613, galaxia espirala
- NGC 2627 kumulu irekia
- NGC 2818, Vela konstelazioko mugatik gertu dagoen nebulosa planetarioa
Oharrak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 21 or..
Kanpo estekak
aldatu