Musca
Musca constellation map.svg
Datuak
Laburdura Mus
Genitiboa Muscae
Sinbologia Eulia
Igoera zuzena 11,1943 eta 13,5113 artean h
Deklinazioa -75,68 eta -64,64 artean°
Eremua 138,4 gradu karratu

77. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

62
Izarrik distiratsuena α Muscae

(itxurazko magnitudea 2,69)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

Apus
Carina
Chamaeleon
Circinus
Crux

+'° eta −'° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Maiatzan

Musca (Eulia latinez) hego hemisferioko konstelazio txikietako bat da. Konstelazio hau Pieter Dirkszoon Keyserrek eta Frederick de Houtmanek sortu zuten 1595 eta 1597 artean, eta, lehen aldiz, Johann Bayerren Uranometria liburuan agertu zen, 1603an.

HistoriaAldatu

XVII. mendean, Johann Bayerrek Apis (erlea) konstelazioa sartu zuen ordurarte kartografiatu gabe zegoen zeruko hego hemisferioko eremu bat betetzeko. Hain berandu sartu zenez, ez du oinarri mitologikorik. 1752an, Nicolas Louis de Lacaillek konstelazio honen izena Apisetik Musca Australisera (Hegoaldeko Eulia) aldatzen du, desagertutako Musca Borealisen (Iparraldeko Eulia) ordaina zena, Aries konstelazioko izar gutxi batzuek osatzen zutena. Gaur egun, konstelazio hau soilik Musca bezala ezagutzen da.

Ezaugarri nabarmengarriakAldatu

Alfa Muscae, izar nagusia, Beta Cephei izar aldakor bat da. Bere dizdira 0,05 magnitudetan aldatzen da bere bataz besteko magnitudea den 2,69rekiko. Konstelazio honetako beste objektu interesgarri bat Gliese 440 da, gure eguzki-sistematik gertuen dagoen laugarren nano zuria, 15 argi-urteko distantziara.

Muscak Nova Muscae 1991 X izpi bigunen transientea du, izar batek eta zulo beltz batek osatutako sistema bitar bat. Bere aurkikuntza eragin zuen 1991ko eztandan zehar suntsitze positronikoaren bidez eragindako erradiazioa aurkitu zen.

IzarrakAldatu

Izar nagusiakAldatu

Bayer izendapena duten beste objektu batzukAldatu

Beste izar batzukAldatu

Zeru sakoneko objektuakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Koordenatuak:   12h 27m 36s, −70° 20′ 24″