Friesi saltsa-perretxiko
Friesi saltsa-perretxikoa (Cantharellus friesii) Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da. Jangarri ona, Cantharellus cibarius bezala. Cantharellus cibarius delakoarekin nahasten da, bere itxura eta koloreagatik. Nolanahi ere, askoz laranjagoa da, bihurrituagoa eta txikixeagoa. Gainera batez ere hostozabaletan hazten da.
Friesi saltsa-perretxikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Cantharellales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cantharellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cantharellus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cantharellus friesii Quél., 1872 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 1 eta 3 cm arteko diametrokoa, hasieran lau-ganbila, gero hondoratu egiten da kopa itxura hartuz eta uhindu. Ertza makurretik laura, eta irregularki uhindu-lobulatua eta bihurgunetsua. Azala partzialki bereiz daiteke, leuna eta furfurazea fin batekin; laranja koloretik laranja-okre kolorera doana.
Himenioa: Tolestura oso dekurrentez osatuta dago, lodiak, desberdinak, urkilatuak, eta orri nola-halako anastomosatuak, kapelaren eta oinaren kolorekoa edo pixka bat argiagoa.
Tolestura dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tolesturak.
Hanka: 1 - 3 x 0,3 - 0,8 cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz mehetua, azala leuna du eta kapelaren eta tolesturen kolorekoa.
Haragia: Trinkoa, elastikoa eta larbek eraso gabea, zuri-horixka eta laranja kolorekoa azalaren azpian; usain ahulekoa eta zaporea apur bat garratza.[1]
Etimologia: Cantharellus grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du. Friesii epitetoa, Fríes mikologo suediarraren omenez da.
Jangarritasuna
aldatuJangarria.[2]
Nahasketa arriskua
aldatuHygrophoropsis aurantiaca delakoarekin nahas daiteke. Cantharellus melanoxeros eta Cantharellus cibarius handiagoarekin eta Cantharellus cibarius var. amethysteus espeziearekin.[3]
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberriaren azkenetik udazkenaren amaierara arte agertzen da, bai hostozabaletan bai baso mistoetan, eta, batzuetan, koniferoetan.[4]
Banaketa eremua
aldatuAsia, Europa.
Espeziearen egoera
aldatuAranzadi Elkartearen arabera, Friesi saltsa-perretxikoa desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 428 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 447 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 306 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 196 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea