Cantharellus melanoxeros

Cantharellus melanoxeros Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona. Cantharellus cibarius delakoaren antzeko kalitatekoa. Babestuta dago eta, beraz, ez dira jan behar.

Cantharellus melanoxeros
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaCantharellus
Espeziea Cantharellus melanoxeros
Desm., 1830

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, biribildua gaztaroan, laua ondoren, uhindu-bihurgunetsua, ertza gutxi garatua eta pixka bat biribildua. Azala feltrodun samarra du, azafrai kolorekoa eta batzuetan tindu lilekin.

Himenioa: Arrosa-lila antzeko kolorekoa, tolestura irregularretan estalia, uhinduak, kamutsak, anastomosatuak eta dekurrenteak.

Tolestura dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tolesturak.

Hanka: Konikoa, betea, leuna edo haritsua, hasieran zurixka, ondoren arrosa-lila antzeko kolorekoa.

Haragia: Kapelarena zurixka da eta ez da belzten; oinekoa pixka bat morexka da. Usain ahulekoa, ez oso bereizgarria eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Cantharellus terminoa grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cantharellus cibarius var. amethysteus aldaerak, kapela orban lilez tindatua izaten du, eta himenioaren izurrak horiak dira.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Lurrean, talde konkreszenteetan, hostozabaletan eta baso mistoetan. Espezie arraroa.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa.

Espeziearen egoera aldatu

Aranzadi Elkartearen arabera, Cantharellus melanoxeros desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 539 or. ISBN 84-404-0530-8...
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 426 or. ISBN 84-87997-86-4. ISSN ...
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 306 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak aldatu