Bolungarvík
Bolungarvík Islandiako Vestfirðir eskualdean dagoen arrantzale herria eta udalerria da. Ísafjörður-etik 14 kilometrora eta Reykjavík hiriburutik 473 kilometrora dago. Hegoaldetik, Ísafjarðarbær udalerriarekin muga egiten du.
Bolungarvík | ||
---|---|---|
hiria | ||
Bolungarvík Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Islandia | |
Eskualdea | Vestfirðir | |
Alkatea | Elías Jónatansson | |
Izen ofiziala | Bolungarvík | |
Posta kodea | 415 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 66°09′27″N 23°15′03″W / 66.1575°N 23.2508°W | |
Azalera | 109 km² | |
Altuera | 0 m | |
Mugakideak | Hnífsdalur (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 934 (2022ko urtarrilaren 1a) −21 (2020) | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
http://bolungarvik.is/ |
Turismoa
aldatuIslandiako arrantza gunerik zaharrenetako da, ondo kokatua, arrantza eremuetatik gertu dago. Inguru lasaiak hainbat turista erakartzen ditu, udara aldean batez ere. Bertan, bada kanpin bat igerileku estali baten ondoan, Historia Nazionalaren museoa non Islandiako hegazti bildumarik handiena ikusi daiteken. Herriaren inguruak aproposak dira txangoak egiteko, zaldian ibiltzeko eta hegaztien behaketarako. Eguraldi ona egiten duenean, Groenlandiako ekialdeko kostaldea ikusi daiteke Bolafjall mendiaren tontorretik.
Kultura
aldatuLandnámabók-en arabera, Þuríður Sundafyllir emakumea Bolungarvík-en ezarri zen 940 urtearen inguruan Þjóðólfur bere anaiarekin batera. Tradizioaren arabera, hasarraldi bat egon zen bien artean, eta ondorioz, biak sorginak izanik, biak sorginduta geratu ziren. Þuríður-ek jaso zuen sorginkeriaren arabera, monolito bilakatu zen, hegaztiek gorotzez etengabe beteko zutena. Þjóðólfur, bere aldetik, arrebaren sorginkeria jaso zuen, eta hala, haizeak eramana izango zen. Ustez Þuríður izango litzatekeen monolitoa 1936an erori zen. Kondairak dio gau horretan bertan Þjóðólfur itsasoan hondoratu zela, eta sorginkeria, itsasora eraman izan zela.[1]
Bolungarvik Dagur Kári-k zuzendutako Nói Albínói filmaren kokagunea da.
Demografia
aldatuUrtea | 1901 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Populazioa | 546 | 1021 | 953 | 816 | 751 | 784 | 858 | 978 | 1266 | 1187 |
Urtea | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Populazioa | 1094 | 1093 | 1018 | 1001 | 997 | 959 | 951 | 944 | 930 | 910 | 902 | 909 | 966 | 970 | 888 |
Herriko populazioa gorantz egin du 1980. hamarkadatik hona, 2000. hamarkada amaieran egon den jaitsiera salbu. Jaitsieraren arrazoia Bolungarvík eta Hnífsdalur ondoko herria lotzen dituen tunelaren eraikuntza izan daiteke.[4]
Iruditegia
aldatu-
Óshólaviti, Bolungarvík-eko itsasargia
-
Ósvör Arrantza postu aurreratuaren museoa
-
Bolungarvík-eko arrantzalea
-
Bolungarvík portuaren bestaldetik
-
Skálavík, orain Bolungarvík-eko barrutian
-
Herria
-
Bolungarvík-eko inguruko mendien bista.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Bolungarvík) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 8.9 | 8.9 | 10.8 | 13.9 | 17.1 | 18.9 | 18.3 | 16.1 | 12.3 | 10.9 | 10.0 | 18.9 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.6 | 1.9 | 2.2 | 4.5 | 7.8 | 12.0 | 14.0 | 13.3 | 10.2 | 5.6 | 3.7 | 3.0 | 6.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 0.0 | -0.9 | -0.7 | 1.5 | 4.6 | 8.4 | 10.3 | 10.0 | 7.3 | 3.2 | 1.1 | 0.2 | 3.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2.6 | -3.6 | -3.2 | -0.9 | 1.9 | 5.5 | 7.5 | 7.6 | 5.1 | 1.1 | -1.4 | -2.5 | 1.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.3 | -11.0 | -10.6 | -7.1 | -3.4 | 1.3 | 3.5 | 2.6 | -1.2 | -4.9 | -7.3 | -9.8 | -11.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 82 | 79 | 79 | 48 | 42 | 25 | 40 | 56 | 79 | 104 | 82 | 89 | 804 |
Iturria: Veðurstofa Íslands[5] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Islandieraz) Jakub Gainski Vikari
- ↑ 1974a arte, udalerri honetako populazioa Hólshreppur udalerriarenak dira, Bolungarvík eta Skálavík batzen zituena
- ↑ a b (Ingelesez) Islandiako estatistika institutuaren arabera Hagstofa Íslands
- ↑ (Islandieraz) Article de la société nationale de radio et télévision sur le sujet
- ↑ .
Ikus, gainera
aldatuArtikulu hau Islandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |