Mendebaldeko Australia
Mendebaldeko Australia[1] (ingelesez: Western Australia) Australiako mendebaldeko estatua da. Hegoalde eta mendebaldean Indiako ozeanoa du eta iparraldean Timorko itsasoa. 2.645.615 km²ko azalera dauka eta 2011n 2.387.200 biztanle zituen.[2] Hiriburua Perth da eta beste hiri garrantzitsu batzuk Fremantle eta Kalgoorlie dira.
Geografia
aldatuMendebaldeko Australia gehienbat laua da. Iparraldean mendilerro batzuk (Kimberley) daude. Basamortuak hartzen du estatuko ekialdea (Gibson basamortua, Basamortu hareatsu handia eta Viktoria basamortu handia). Barnealdeko aintzira asko ahiturik daude.
Ekonomia
aldatuAbeltzaintzan oinarritua, euriteen mende dago. Kimberleyn behi azienda, azukre kanabera eta arroza lantzen dira. Erdialde guztiz idorrean, leku batzuetan baizik ez da ardi aziendarik. Benetako labore eta fruitu nekazaritza garatzen da, ordea, hego-mendebaldean, behi eta ardi hazkuntzarekin batera.
Meatzaritzan urrea, harrikatza, nikela eta uranioa nabarmentzen dira eta, iparraldean, zilarra, manganesoa, amiantoa eta eztainua. Industria biztanle gehienak bizi diren hego-mendebaldean ageri da.
Historia
aldatuIngelesak 1826. urtean kokatu ziren lehenbizikoz mendebaldeko Australian, baina kolonizazioa askoz geroago gertatu zen. Kolonia autonomo bihurtua 1890ean, Australiako Commonwealth-eko partaide bilakatu zen 1901ean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
- ↑ Australian Demographic Statistics, Dec 2011 Abs.gov.au
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Mendebaldeko Australiaren gobernuaren webgunea
Artikulu hau Australiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |