Ireki menu nagusia

Blanka Gómez de Segura (Zeanuri, Bizkaia, 1952) buztinlaria da. Ikasketaz administraria, 1978 urtean zeramika eta buztingintzari ekin zion. Arlo horietan ikastaro batzuk egin ondoren, Markinako Arte Eskola sortu zuen lankide batzuekin, eta han jardun zuen hainbat urtean. Ollerietako azken buztinlaria zen Jose Ortiz de Zarate ezagutu zuen, eta harekin lan egin zuen 1987tik 1993ra bitartean. 1993. urtean haren lantegia erosi eta bertan sortu zuen Euskal Buztingintza Museoa, gaur egun ere kudeatzen duena.

Blanka Gómez de Segura
Blanka Gómez de Segura.jpg
Bizitza
Jaiotza Zeanuri1952  (66/67 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak potterra Itzuli eta zeramikaria

2017an, Gasteizko Urrezko Zeledoia saria eman zioten.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  «Manu García y Blanka Gómez de Segura son Celedones de Oro. Noticias de Alava» Noticias de Álava 2017-06-29 . Noiz kontsultatua: 2018-03-01 .

Kanpo loturakAldatu