Betty Molesworth

Zeelanda Berriko botanikaria

 

Betty Molesworth
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBetty Eleanor Gosset Molesworth
JaiotzaŌpōtiki (en) Itzuli1913ko uztailaren 21a
Herrialdea Zeelanda Berria
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMarbella2002ko urriaren 11 (89 urte)
Familia
AitaArthur Molesworth
AmaNellie Maud Banks
Ezkontidea(k)Frank Geoffrey Harald Allen (en) Itzuli  (1948ko maiatzaren 1a -
Hezkuntza
HeziketaUniversity of New Zealand (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Lucy May Cranwell (en) Itzuli
John Ernest Holloway (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, esploratzailea, zientzia ilustratzailea eta landare biltzailea
Enplegatzailea(k)Auckland War Memorial Museum Tāmaki Paenga Hira (en) Itzuli  (1944 -  1947)
Jasotako sariak
InfluentziakLucy May Cranwell (en) Itzuli
KidetzaAuckland Botanical Society (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Betty Eleanor Gosset Molesworth Allen (Opotiki, Zeelanda Berria,1913ko uztailaren 21a - Marbella, Málaga, Espainia, 2002ko urriaren 11) Zeelanda Berriko botanikari, naturalista eta esploratzailea izan zen. Asiako hego-ekialdeko iratzeez luze ikertu eta argitaratu zuen.[1]

Biografia

aldatu

Betty Molesworth 1913ko uztailaren 21ean jaio zen Ōpōtikin, Zeelanda Berriko herri txiki batean. Arthur Ernest Parnell Molesworth nekazari paristar baten eta bankan lan egiten zuen Nellie Maude Molesworth londrestar baten alaba zen. Bere aita txorien zale handia zen, eta ama lorezaintzaren zalea. Hori dela eta, natura behatzen, errespetatzen eta maitatzen ikasi zuen.[2]

Ibilbidea

aldatu

Molesworthi botanikarako interesa piztu zitzaion Lucy Cranwell Auckland Museoko botanikariaren bitartez.[3] 1939an, Molesworthek Auckland Botanical Society-ren sorreran parte hartu zuen eta bere hasierako idazkaria izan zen.[4] Bere osasun txarragatik eta ospitaleetara etengabe egindako bisitengatik ez zuen unibertsitatean graduatzeko aukerarik izan. Horrek ez zuen eragozpenik sortu landareen mundua aztertzen jarraitzeko.[5]

Bigarren Mundu Gerran Molesworth Women's Auxiallary Air Forcerako boluntario aritu zen, eta Cranwellen ordez Auckland Museoko botanikari gisa 1944tik 1947ra bitartean. Han lan handia egin zuen herbarioarentzat egin zituen bildumekin.[4]

1947an Molesworth-ek beka bat jaso zuen Basilean, Suitzan, ikasteko. Bettyk, landaredi tropikalean zuen esperientzia faltagatik kezkatuta, Basileako programa hasi aurretik Malaysian hiru hilabeteko ikastaro trinko bat egiteko asmoa agertu zuen. 1947an hara iritsi eta urtebetera, Geoffrey Allen merkatari, pilotu eta ornitologo afizionatua ezagutu zuen eta berarekin ezkondu zen. Handik aurrera, Malaysian, Borneon, Thailandian eta Asiako hego-ekialde osoan ibili ziren beren behaketak argitaratzen.[6]

Singapurreko Lorategi Botanikoan lan egin zuen, garoei buruzko bere ezagutzak garatuz. Urte haietan Asiako florari, bere fruituei eta iratzeei buruzko hainbat lan argitaratu zituen. Bere espezimenek ere izugarri handitu zituzten munduko bilduma botaniko handietako iratze herbarioak, horien artean Smithsonian eta Kew Lorategi Botanikoa.[5]

Asiako hego-ekialdeko bizimodua arriskutsua bihurtu zen gerrillak ugaritu zirelako, eta 1960an Betty eta bere senarra Cadizko Los Barrios herrira joan ziren. Han naturaz gozatzeko, hegaztiei argazkiak ateratzeko eta landareak bilatzeko konbinazio ezin hobea aurkitu zuten.[5]

Bettyk, espezimenen bilaketan, inguruan zeuden iratzeak aurkitu eta aipatu zituen, horien artean Trichomanes speciosum, Cyclosorus dentatus edo Diplazium caudatum. Egunkari eta aldizkarietan egindako argitalpenekin, Europako flora, Iberikoa eta, jakina, Andaluziakoa, mundura ezagutaraztea lortu zuen.[5]

1965ean Psilotum nudum iratzea aurkitu zuen Algecirasen. Espezie hori soilik tropikala zela uste zen. Aurkikuntzaren ondorioz, eremua asko aztertu zen eta, azkenean, parke nazional gisa babestu zen, Los Alcornocales Parke Natural gisa.[1]

 
Psilotum nudum

Argitalpenak

aldatu

Liburuak

aldatu
  • Some Common Trees of Malaya (1957) Eastern Universities Press.[7]
  • Malayan Fruits: An Introduction to the Cultivated Species (1967) D. Moore Press.[8]
  • A Selection of Wildflowers of Southern Spain (1993) Santana Books.[9]

Artikuluak

aldatu
  • Some conservation problems of Malaya's hill stations in Nature Conservation in Western Malaysia (1961) Malayan Nature Society
  • Limestone hills near Ipoh in Nature Conservation in Western Malaysia (1961) Malayan Nature Society
  • Ferns of the Quartz Ridges in The Malayan Nature Journal Vol. 17 No. 1, April 1963
  • Jelatang and Pulutus: stinging trees of Malaysia in The Malayan Nature Journal Vol. 18 No. 1, April 1964
  • Descriptions of the Malayan species of Laportea in Singapore Botanic Gardens Garden Bulletin Vol. 20 (4), 1964
  • Psilotum Nudum in Europe in The British Fern Gazette Vol. 9 Part 6, 1965
  • Malayan Fern Notes V in Singapore Botanic Gardens Garden Bulletin Vol. 22 (1&2), 1967
  • Notes on some Malayan ferns (Adiantum) in The Malayan Nature Journal Vol. 22 Part 2, March 1969
  • Notes on two species of Arisarum in south-west Spain in Kew Bulletin Vol. 26 No. 1, 1971
  • Observations on Spanish ferns in The British Fern Gazette Vol. 10 Part 4, 1971

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 1991n, Los Barrioseko alaba kutun izendatu zuten, inguruaren edertasuna, paisaiak eta flora arakatu zituelako.[5]
  • 1995: Londresko Linnear Elkarteak Linneako domina eman zion. Domina hori biologiaren munduari modu esanguratsuan lagundu dioten eta gure historia naturalari ezagutza garrantzitsuak eman dizkioten naturalistei bakarrik ematen zaie.[5]
  • New Zealand Women in Science delakoan, bere izena bere jatorrizko herrialdeko ikertzaile eta zientzialari nabarmenenekin batera dago.
  • 1997ko Erreginaren urtebetetze ohoreetan Britainiar Inperioko Ordenako Ofizial izendatu zuten botanikari egindako zerbitzuengatik.[10]
  • Narcissus x alleniae eta Centaurea molesworthiae landareei Molesworth Allenen izena eman zioten.[6]
  • Gua Tempurung-aren zati batek, Malaysia penintsulako kareharrizko haitzulorik handienak, Molesworth Allen Tunela du izena haren omenez.

Eponimia

aldatu
  • (Cyatheaceae) Alsophila alleniae (Holttum) R.M.Tryon

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2023-07-21). «Betty Molesworth, botánica» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  2. E. FERNANDEZ GALIANO. LA LABOR DE BETTY MOLESWORTH ALLEN. .
  3. (Ingelesez) «Betty E. G. Molesworth Allen Obe 1913 2002» New Zealand Regional Botanical Society Journals (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  4. a b "New Zealand Botanical Society Newsletter". .
  5. a b c d e f (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2023-04-26). «La reina de los helechos, Betty Molesworth» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  6. a b «Edit History: Allen, Betty Eleanor Gosset Molesworth (1913-2002) on JSTOR» plants.jstor.org  doi:10.5555/al.ap.person.bm000390391. (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  7. (Ingelesez) Allen, Betty Molesworth. (1957). Some Common Trees of Malaya. Eastern Universities Press (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  8. (Ingelesez) Allen, Betty Molesworth. (1967). Malayan Fruits: An Introduction to the Cultivated Species. D. Moore Press (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  9. (Ingelesez) Allen, Betty Molesworth. (2000). A Selection of Wildflowers of Southern Spain. Santana Books ISBN 978-84-89954-12-0. (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  10. «Page 24 | Supplement 54794, 13 June 1997 | London Gazette | The Gazette» www.thegazette.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).