Bernardo Alberro

euskal musikagile, olerkari eta akordeoi-jotzailea

Bernardo Alberro Anabitarte (Astigarraga, 1927ko apirilaren 17a) euskal musikagile, olerkari eta akordeoi-jotzailea da. Gaur egun eta aspalditik Ordizian bizi da eta "Ordiziarrak gera" ereserkiaren konposatzailea izateagatik ezaguna da.

Bernardo Alberro
Bizitza
JaiotzaAstigarraga1927ko apirilaren 17a (97 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, akordeoi-jotzailea eta poeta

16 urte zituela lan istripu baten ondorioz ikusmena galdu[1] eta akordeoia jotzeari ekin zion, honela, Donostiako Victoria Eugenia antzokian osptatutako musika txapelketa batera aurkeztu eta bigarren sailkatu zen. Beste hainbat lehiaketara aurkeztu eta postu nabarmenak lortu zituen.

Gipuzkoako irratsaio eta antzoki askotan kantautore gisa emanaldiak eman ditu. Berak konposatutako musikalanen artean "Astigarraga" ereserkia eta "Astigarraga" eta "Ergobia" kalejirak daude. Ordizia, Oñati eta Irungo musika bandek maiz bere musikalanak jo ohi dituzte.

Arabako Zalduondo eta Ulantzi eta Gipuzkoako Olaberriako Udalek omenaldiak egin dizkiote.

2013ko uztailaren 22an, Ordiziako Udalak nahiz Herriak omenaldia egin zion eta Santa Ana Jaietako txupinazoa jaurti zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu