Beñat Larregi
Beñat[1] edo Bernard Larregi[2] XVIII. mendeko euskal idazle eta apaiz lapurtarra izan zen.
Beñat Larregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1721 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | ? ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea eta itzultzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
aldatuAma Mari Haraneder Beltzuntze familiakoa zuen[3]. Teologian doktore eta 1745ean apaiz ordenatua, 1764an Donibane Lohizuneko Ursulinen komentukoen erremusinaria zen.
Uztaritze, Basusarri eta Aiherrako erretore izan zen[4]. Azken herri honetan zegoelarik, Frantziako Iraultzaren harira Hego Euskal Herrira ihes egin zuen 1793an.
1773an Larresoroko seminarioa sortu zen eta Martin Duhalde eta Jean Robin bezala hago irakasle izan zen[5]..
Lanak
aldatuErlijioa
aldatuM. de Royaumonten Biblia euskaratu zuen; Testament Çaharreco eta Berrico Historioa izenburupean bi aletan idatzi zuen. Pierre Laffiteren ustez, berak idatzia izan daitezke D'Estaing Jaun Contearen Laudorioac eta Cantico izpiritualac (1763) liburuak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskera, XLIX, 2004, Euskaltzaindia; ikus 860.or.
- ↑ Frantsestutako grafian Bernard Larréguy.
- ↑ Emile Larre jaunaren mintzaldia, Euskera, XXI alea, Euskaltzaindia, 1976.
- ↑ Erreferentzia[Betiko hautsitako esteka] webgune honetan.
- ↑ Aproximación crítica a la enseñanza de la literatura vasca[Betiko hautsitako esteka], Patri Urkizu.
Kanpo loturak
aldatu- «Beñat Larregi», Literaturaren Zubitegia.
- (Gaztelaniaz) «Larregi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.