Richard Erskine Leakey (Nairobi, Kenya, 1944ko abenduaren 19a - ibidem, 2022ko urtarrilaren 2a) kenyar antropologoa izan zen.

Richard Leakey

(1986)
National Museums of Kenya (en) Itzuli zuzendari

1974 - 1989
museo zuzendari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard Erskine Frere Leakey
JaiotzaNairobi1944ko abenduaren 19a
Herrialdea Kenya
HeriotzaNairobi2022ko urtarrilaren 2a (77 urte)
Hobiratze lekuaNgong Hills (en) Itzuli
Familia
AitaLouis Seymour Bazett Leakey
AmaMary Leakey
Ezkontidea(k)Meave Leakey  (1970 -  2022)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLenana School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, paleontologoa, arkeologoa, historiaurrelaria, autobiografialaria, paleoantropologoa, politikaria, kontserbatzailea eta ekintzaile ekologista
Enplegatzailea(k)Stony Brookeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
African Academy of Sciences (en) Itzuli
Mugimenduahumanismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaSafina (en) Itzuli

IMDB: nm2611466 Discogs: 461097 Find a Grave: 235497909 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Mary Douglas Leakey paleoantropologoaren eta Louis Leakey antropologoaren semea izan zen. Hasieran ez zuen gurasoen bidetik jarraitu nahi izan. 1963an, ordea, australopitekoen masailezur bat aurkitu zuen, eta antropologia ikastea erabaki zuen. Londresen bi urteko ikastaro bat sei hilabetean osatu ondoren, Kenyara itzuli zen. 1967an, aztarnategi paleontologiko garrantzitsu bat aurkitu zuen Turkana aintziraren ekialdeko ertzean. Han, Austrolopithecus boiseiaren burezur bat aurkitu zuen oso-osorik 1969an, eta, urte batzuk geroago, Homo habilis motako burezur bat. Burezur hura berregin eta ikertu ondoren, bi milioi urteko data ipini zion, eta Homo leinuaren antzinatasuna uste zen baino askoz handiagoa dela frogatu zuen.

1984an, ordu arteko Homo erectusaren hezurdurarik osoena aurkitu zuen Alan Walkerrekin, eta baita Sivapithecusaren masailezurra, hortzak eta burezur-zatiak ere, 17 milioiko antzinatasuna eta gizonaren zein tximinoaren aurrekoa izan daitekeena.

1968tik 1989ra, Kenyako Museo Nazionaleko zuzendari izan zen, eta, gero, Kenyako Fauna Zerbitzuen buru. 1977an, The Making of Mankind (Gizateriaren eraketa) lana argitaratu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu