Jesse Douglas

matematikari estatubatuarra

Jesse Douglas (New York, 1897ko uztailaren 3a - ibidem, 1965eko irailaren 7a) estatubatuar matematikaria izan zen. Geometria diferentziala landu zuen Columbia Collegen, 1920-1926 urte-bitartean, eta hurrengo lau urteetan Princetonen, Harvarden, Chicagon, Parisen eta Göttingenen aritu zen. Plateauren problema, 1760an Lagrangek azaldu zuena, eta matematikari handiek (Riemann, Weierstrass eta Schwarz-ek) landu izan dutena, Douglasek ebatzi zuen osorik. 1943an, Bôcher saria jaso zuen American Mathematical Society delakoak emana, Plateauren problema ebazteagatik, eta bereziki hiru artikulu hauek idazteagatik: «Green's function and the problem of Plateau» («Greenen funtzioak eta Plateauren problema»); «The most general form of the problem of Plateau» («Plateauren problemaren formarik orokorrena»); eta «Solution of the inverse problem of the calculus of variations» («Bariazioen kalkuluaren alderantzizko problemaren ebazpena»). Geometriaz gainera, bariazioen kalkulua eta talde-teoria ere landu zituen.

Jesse Douglas

Bizitza
JaiotzaNew York1897ko uztailaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1965eko urriaren 7a (68 urte)
Hobiratze lekuaMontefiore Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCity College of New York (en) Itzuli 1916)
Columbia Unibertsitatea
(1916 - 1920)
TesiaOn certain two-point properties of general families of curves (en) Itzuli
Tesi zuzendariaEdward Kasner
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Columbia College (en) Itzuli  (1920 -  1926)
Princetongo Unibertsitatea  (1926 -  1927)
Harvard Unibertsitatea  (1927 -  1927)
Parisko Unibertsitatea  (1928 -  1930)
Chicagoko Unibertsitatea  (1928 -  1928)
Massachusetts Institute of Technology  (1930 -  1937)
Göttingengo Unibertsitatea  (1930 -  1930)
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua  (1938 -  1939)
Solomon R. Guggenheim Fundazioa  (1940 -  1941)
Brooklyn College (en) Itzuli  (1942 -  1954)
City College of New York (en) Itzuli  (1955 -  1965)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 148992645 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu