Solomon R. Guggenheim Fundazioa

Solomon R. Guggenheim Fundazioa Solomon R. Guggenheim 1937an sortu zuen erakundea da. Haren helburua arte garaikidea zabaltzea da. Mundu osoan egoitza desberdinak ditu, guztiak arkitektonikoki oso landuak.[1]

Solomon R. Guggenheim Fundazioa
Datuak
Motafundazioa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko forma501(c)(3) organization (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak84.620.075 $ (2019)
Historia
Sorrera1937
webgune ofiziala
New Yorkeko Museoa Frank Lloyd Wright arkitektorena da eta fundazioaren benetako ikurra.
New Yorkeko Museoa Frank Lloyd Wright arkitektorena da eta fundazioaren benetako ikurra.

Helburuak aldatu

Fundazioaren eginkizuna da "artea, arkitektura eta ikus-kulturaren beste adierazpen batzuen ulermena eta balioespena sustatzea, batez ere garai modernoa eta garaikidea, eta arte modernoa eta garaikidea biltzea, kontserbatzea eta aztertzea".

Fundazioak, bere museoetan, arkitektura eta artelan nabarmenak elkartu nahi ditu. Fundazioaren lehen museo iraunkorra, Solomon R. Guggenheim Museoa, Frank Lloyd Wright-ek diseinatutako espiral modernoko eraikin batean dago, eta Guggenheim Bilbao Frank Gehryk diseinatu zuen. Bi diseinu berritzaile hauek arreta kritiko handia jaso zuten. Peggy Guggenheim bilduma XVIII.mendeko Italiako jauregi batean dago, Palazzo Venier dei Leoni, Kanal Handian.

Fundazioaren bildumak asko hedatu dira zortzi hamarkadetan zehar eta XX. eta XXI. mendeko artearen mugimendu garrantzitsu guztiak biltzen dituzte. Bertako zuzendariak eta komisarioak bilduma bakarra osatzen saiatu dira, entziklopedikoa ez dena, haien ikuspegi berezietan oinarrituta baizik.[2] Bildumak hedabide berriak eta performance arteak barne hartzen ditu, eta fundazioak YouTube eta BMWekin kolaborazioak egin ditu.[3]

Guggenheim museoak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Ballon, Hillary; et al. (2009). The Guggenheim: Frank Lloyd Wright and the Making of the Modern Museum. Londres: Thames and Hudson.
  2. Spector, Nancy, ed. (2001). Guggenheim Museum Collection: A to Z. New York: The Solomon R. Guggenheim Foundation.
  3. https://www.gf.org/

Kanpo estekak aldatu