Gustav Hermann Nachtigal (Eichstedt, 1834ko otsailaren 23a - Stendal, 1885eko apirilaren 23a) alemaniar botanikaria, medikua eta esploratzailea izan zen, batez ere Erdialdeko Afrika esploratu zuena. 

Gustav Nachtigal

Reichskommissar (en) Itzuli

1884ko urriaren 7a - 1885eko maiatza
Bizitza
JaiotzaEichstedt (en) Itzuli1834ko otsailaren 23a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaPalmas lurmuturra1885eko apirilaren 20a (51 urte)
Hobiratze lekuaDuala
Heriotza modua: itotzea
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Greifswald (en) Itzuli
University of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
Würzburgeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, idazlea, landare biltzailea eta botanikaria
Lantokia(k)Kamerun Alemana
German South-West Africa (en) Itzuli eta Togolandia
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Corps Pomerania Greifswald (en) Itzuli
Corps Nassovia Würzburg (en) Itzuli

Find a Grave: 183129311 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Eichstedten Alemaniako hirian jaio zen, Brandenburgon, artzain luterano baten semea.[1] Medikuntza ikasi zuen Halleko, Würzburgeko eta Greifswaldeko unibertsitateetan. Gero zenbait urtez aritu zen zirujau militar gisa. Gustavek bere jaioterriko herrialdearen klima bere osasunerako kaltegarria zela aurkitu zuen eta, horregatik, Aljer eta Tunisiara joatea erabaki zuen, itsasontziko zirujau gisa parte hartuz espedizio ugarietan.


Prusiako erregearen aginduz, Kanem-Bornu Inperioko sultanari opariak eraman zizkion eskertzeko alemaniarrei mesedeak egitea. Kanpainia bost urte iraun zuen eta Tripoli hirian hasi zen 1869an; Tibestiko Sahara basamortua zeharkatu zuen eta Bornun 1871. urtean amaitu zen. Bornutik Bagirmi-n, Wadai-n, Kordofan-en eta Khartum-en zehar bidaiatu zuen 1874an.

1884. urtean, Otto von Bismarck alemaniako kantzilerrak Erdialdeko eta Mendebaldeko Afrikako enbaxadore berezia izendatu zuen Togolandiako eta Kamerungo lurraldeen anexionatzeak negoziatzeko. Horrela, bere esku hartzeei esker, Alemaniar Inperioaren koloniak bihurtu zituzten. Misio honetatik itzultzen ari zenean, 1885eko apirilaren 20an itsasoan hil zen, Palmas lurmuturraren aurrean, Grand Bassam-en lurperatuta izanik, Boli Kostan

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpoko loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustav Nachtigal