Eyjafjallajökull (NAF[ˈɛɪjaˌfjatlaˌjœːkʏtl̥] , islandierazko Eyja, "uharte", fjalla, "mendi" eta jökull, "glaziarra") Islandia hegoaldean dagoen glaziarra eta sumendia da. 1.666 metroko garaiera duen sumendiaren kraterra, izotz geruza lodi batek estaltzen du.

Eyjafjallajökull
Datu orokorrak
Garaiera1.651 m
MotaIzotz geruza
Azalera78 km²
Geografia
Map
Koordenatuak63°38′N 19°36′W / 63.63°N 19.6°W / 63.63; -19.6
UTC orduaUTC±00:00
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakSuðurland
Leku geografikoaIceland (en) Itzuli

Sumendiak hainbat erupzio izan ditu historian zehar, 1821 eta 1822 urteetan, eta azkena 2010eko apirilean.

Erupzioak aldatu

1821-1822ko erupzioa aldatu

Erupzio nahiko txikia izan zen, baina hamairu hilabetez luzatu zen. Hilabete batzuetan besteetan baino errauts gehiago bota zuen, batez ere sumendiaren hegoalde eta mendebaldean.

2010eko erupzioa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «2010eko Eyjafjallajökullen erupzioak»

2010eko erupzioak Europa osoan kaosa eragin zuen, sumendiak botatako errautsen ondorioz kontinente osoko hegaldiak bertan behera utzi behar izan ziren errautsek hegazkinen turbinetan arazoak sor zitzaketelako. 17.000 hegaldi inguru bertan behera utzi behar izan ziren. Adituen arabera, Hegazkintzaren historiako kaosik handiena eragin zuen erupzioak.[1]

Iberiar penintsularen hego-mendebaldean zegoen behe presio gune batek, sumendiak botatako errautsa Euskal Herrira iristea eragotzi arren, 2010eko apirilaren 17an, lehen arrastoak iristear zeudela, Noain, Loiu, Hondarribia eta Forondako aireportuak egun oso batez itxi behar izan zituzten[2].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Sumendiaren leherketa 2010eko martxoaren 27an.
Sumendiak botatako errautsen iritsiera, 2010eko apirilaren 17an.


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.