2010eko Eyjafjallajökullen erupzioak

2010eko Eyjafjallajökullen erupzioak urte hartako martxoaren 20 eta ekainaren 23 artean izan ziren. Islandiako Eyjafjallajökull sumendiak irailaren 14ko erupzioak atmosferan zehar errautsak bota ondoren, iparraldeko Europan aireko espazio itxi behar izan zuten eta hainbat bidaiari lurrean geratu ziren. Erupzioak sortutako errauts hodeiak aire garraioan traba handiak eragiteaz gain, kalte ekonomikoa ere sortu zuen. Europako Batzordearen arabera, aire eremuaren itxierak sortuko zuen eragin ekonomikoa 2001eko irailaren 11koa baino handiagoa izan zen airelineentzat.[1]

2010eko Eyjafjallajökullen erupzioak
Apirilaren 18ko irudia
SumendiaEyjafjallajökull
Data2010eko martxoaren 20-ekainaren 23
Erupzio-motaEstronboliar eta bulkanikoa
KokapenaIslandia
63°37′59″N 19°36′00″W / 63.633°N 19.6°W / 63.633; -19.6
VEI5
OndorioakAireko espazioaren itxiera

2010eko urrian, Ármann Höskuldsson islandiar ikerlariak erupzioak ofizialki amaiturik zirela esan zuen, eskualdea oraindik aktiboa bazen ere.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.