Concepción Piquer Lopez (Valentzia, 1908ko abenduak 8-Madril, 1990eko abenduak 12), artistikoki Concha Piquer bezala ezaguna, abeslari eta aktore valentziar bat izan zen, koplaren ordezkaririk garrantzitsuenetako bat. Espainiar kantutegiko funtsezko zenbait kantu kantatu zituen, horietatik gehienak Salvador Valverde edo Quintero, Leon eta Quirogarenak, "Ojos verdes", "Tatuaje", "Y sin embargo te quiero", "Suspiros de España" beste batzuen artean.

Concha Piquer

(1927)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría de la Concepción Piquer López
JaiotzaValentzia1906ko abenduaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1990eko abenduaren 11 (83 urte)
Hobiratze lekuaSan Isidroko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Ezkontidea(k)Antonio Márquez Serrano (en) Itzuli  (1933 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta zinema aktorea
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0685035 Musicbrainz: dfef8ea8-abeb-4e3d-b33e-d2ec43678e22 Discogs: 528859 Find a Grave: 7734414 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lana aldatu

1908ko abenduak 8an jaio zen, aurretik, oso goiz hil ziren beste lau seme-alaba izan zituen familia xume batean. 11 urte zituenean, Valentziako Segueros antzokian egin zuen debuta. Laguna maisuarekin ikasi zuen kantatzen. Graon, Gandian eta Valentziako Apolo eta Kursaal antzokietan aktuatu zuen.

Amerikar abentura aldatu

Manuel Penellak aurkitu zuen, El gato montés izeneko bere operaren estreinaldia prestatzen ari zena New Yorken. 1922ko irailak 13an, estreinaldi honen zatiarte batean, Penellaren "El florero" kantua kantatu zuen. Bost urte egin zituen AEBetan, Broadwayn eta antzoki askotan kantatuz. 1927an, hitz egindako lehen filma izan zen The Jazz Singer filmean parte hartu zuen, Al Jolsonekin.

Espainiara itzulera aldatu

Espainiara itzuli zen, non Madrilgo Romea antzokian eta Bartzelonako Coliseumean aktuatu zuen, eta Parisen El negro que tenía el alma blanca filmatu zuen, Benito Perojok zuzendutako filma. La bodega (1930 Benito Perojo), Yo canto para tí (1935 Fernando Roldán), La Dolores (1940, Florián Rey), Filigrana (1949 Luis Marquina) eta Me casé con una estrellarekin (1951, Luis César Amadori) jarraitu zuen. 1933an, Antonio Marquez toreadorearekin ezkondu zen, honekin, bere alaba Concha Marquez Piquer izan zuelarik. Rafael de León olerkaria eta letragilea ezagutu zuen, eta, Antonio Quintero eta Manuel Lopez-Quiroga y Miquelekin batera, oso ezagun egin ziren kantuak agertzen ziren ikuskizun batzuk sortu zituzten. Kantu horien artean, "La Parrala" kopla nabarmendu behar da. Baita "Tatuaje", "Cinco Farolas", "Ojos verdes", "No te mires en el río", "Los piconeros", "La Lirio", "Romance de la Reina Mercedes", "A la lima y al limón", "Antonio Vargas Heredia", "Cárcel de oro", "La niña de la estación", "No me quieras tanto", "Yo soy esa" eta "Y sin embargo te quiero" ere. Inongo zalantzarik gabe, Espainiako kopla kantaririk handienetako bat.

Isla Cristinako Victoria antzokian egin zuen bere azken antzezpena 1958an, "Mañana sale" interpretatuz. Erretiratzea erabaki zuen, une batez ahotsa galdu ondoren. Valentziako hiriak kale bat eskaini eta museo bat egin zion hiriaren erdialdean. Madrilen hil zen 1990eko abenduak 12an.

Bitxikeriak aldatu

Concha Piquerrek, beti bidaiatzen zuen kutxa mordo batekin, bereak eta etxekoak (oheko, mahaiko etab...eko arropekin), etxe bat alokatzen bait zuten bere bira bakoitzean bisitatzen zuen herri edo hiri bakoitzean. Bere senarrak ere, oliba olioz beteriko bi kutxa eramaten zituen. Honen ondorioz, gaztelerazko "el baúl de la Piquer" esaera sortu zen.

2008ko Falletan, ninot bat eskaini zitzaion, non, artista ospetsua, bi fallero txikiren ondoan agertzen zen, hauek "Mare de Déu" bat ematen ziotelarik. Ninota, Convento Jerusalén Matemático-Marzal fallakoa zen, eta 2008ko falletako ninot indultatua bezala aukeratu zen, honela, su garretatik salbatu zen irudi bakarra bihurtuz.

Kanpo estekak aldatu