The Jazz Singer (euskaraz Jazz abeslaria) 1927ko Alan Crosland estatubatuar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. Samson Raphaelson idazlearen The Day of Atonement ("Pekamen Eguna") istorio laburrean oinarritua dago.

The Jazz Singer
Jatorria
Argitaratze-data1927
IzenburuaThe Jazz Singer
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa, musika-filma, film dramatikoa eta melodrama
Iraupena88 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaThe Jazz Singer (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Old Warner Brothers Studio (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alan Crosland
Gidoigilea(k)Alfred A. Cohn (en) Itzuli
Samson Raphaelson
[[Kategoria:Alfred A. Cohn (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaDarryl F. Zanuck
Konpainia ekoizleaWarner Bros.
The Vitaphone Corporation (en) Itzuli

[[Kategoria:The Vitaphone Corporation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaHarold McCord (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLouis Silvers (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaHal Mohr
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0018037 Filmaffinity: 918929 Allocine: 2037 Rottentomatoes: m/1010978-jazz_singer Allmovie: v25963 TCM: 3140 Metacritic: movie/the-jazz-singer-1927 Netlix: 60011675Edit the value on Wikidata

Filma honek nonbait ospea baldin badu, aktoreen solasak entzungai zeuden zinemaren historiako lehenbiziko filma izan zelako da, ordura arteko filma guztiak filma mutuak baitziren. Filma hau estreinatu bezain azkar, zinemak sekulako aldaketa jasan zuen, musikalak biderkatzeaz gain, soinudun zinemaren hastapena izan baitzen.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rabinowitz (Bobby Gordon) abeslari juduak bere seme Jakie-k (Al Jolson) familiaren kantagintza usadioaren jarrai dezan nahi du, Manhattango Lower East Side ghettoko abeslaria bilakatu dadin, baina 13 urteko mutikoak tabernan garai hartan puri-purian dagoen jazz abestiak abestu ohi ditu. Moisha Yudelson auzokideak Jakieren jardueren berri haren aitari eman eta aitak berarekin etxera arrastaka ekarriko, honakoa esanez: "Nik irakatsiko diat Jainkoak eman dian ahots hori alferrik ez xahutzen!", mutikoak aitari honakoa erantzunez: "Jotzen banauzu, joan eta ez naiz inoiz gehiago itzuliko!", ondoren aitak semeari ipurdikoak emango dizkiolarik. Aitaren ipurdikoen ondoren, Jakiek ama agurtu eta bere zina beteko du. Aldiz, aitak jasa semerik ez duela baieztatuko du.

Hamar urte beranduago, Jakie mutikoa zena, kabaretetan abestu ohi duen Jack Robin (Al Jolson) izeneko abeslaria da, Mary Dale (May McAvoy) dantzaria neskalagun duelarik. Aldiz, aitak abeslari gazte bati irakatsi ohi dio. Behinola Jack bakeak egiteko asmoz aitarenean agertuko da, baina alferrik, aitaren oihuak besterik ez baidituko jasoko, hortaz Jackek aitari honakoa erantzungo dio: "Noizbait amak (Eugenie Besserer) ulertzen nauen bezala ulertuko nauzu".

Jackek Broadwayen estreinaldian duen egunean, aita gaixo jarriko da, bere familia eta ekitaldi hartara joan edota bere fedearen arteko erabakia hartu beharko duelarik.

Aktoreak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu