Isla Cristina Huelvako probintzian (Andaluzia) dagoen udalerria da. 3 m-ko altueran eta Huelvatik 44 km-tara kokaturik, 2007ko datuen arabera 20.540 biztanle zituen 49,36 km²-tan banaturik.

Isla Cristina
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaHuelvako probintzia
AlkateaMaria Luisa Faneca Lopez (en) Itzuli
Izen ofizialaIsla Cristina
Posta kodea21410, 21420, 21430 eta 21449
INEk ezarritako kodea21042
HerriburuaIsla Cristina
Geografia
Koordenatuak37°11′58″N 7°19′31″W / 37.199444444444°N 7.3252777777778°W / 37.199444444444; -7.3252777777778
Map
Azalera50 km²
Altuera3 m
MugakideakAyamonte, Villablanca eta Lepe
Demografia
Biztanleria21.603 (2023)
80 (2022)
alt_left 10.625 (%49,2) (%49,2) 10.639 alt_right
Dentsitatea432,06 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1755 (juliotar egutegia)
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakSevilla
MatrikulaH
islacristina.org

2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Isla Cristinak oraindik ez zuela bete hondakin urak arazteko betebeharra. Betebehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[1]

Demografia aldatu

Historia aldatu

Herriaren jatorri modernoa, 1755eko Lisboako lurrikararen ondoren hasi zen, katalanek eta valentziarrek arrantzale-kolonia bat sortu zutenean. Kolonia hori hazi egin zen 1833an bere udala lortu arte, eta, ondoren, La Redondela udalerri zaharra xurgatu zuen 1887ko ekainaren 30ean.[2] [3]

Ekonomia aldatu

Jarduera nagusia arrantza da, portu garrantzitsua duelako. Lonja Andaluziako arrain freskoaren enkanteetako lehena da, eta tonajeko bigarrena, Cadizek bakarrik gainditu baitu. Nazioarteko topaket ere egin izan dira, hala nola "Arrantzako enpresa mistoen klusterra", eta Andaluzian sartutako hirugarren egunkaria, La Higuerita, bertan sortu zen. Badira beste jarduera batzuk ere, hala nola duela gutxi bultzatut jarduera turistikoa eta baita identitate-zeinu den inauteria (Espainiako zaharrenetakoa eta garrantzitsuenetakoa).[4][5][6]

Ingurumena aldatu

Udal mugapean Isla Cristinako padurak daude, Ingurune Natural gisa babestuta, baita kostako duna-gerrikoko pinu- eta sastraka-eremu batzuk ere, ICONA-INIAk kudeatuak. Ekialde-mendebalde orientazioa dela eta, itsasoaren eta lurraren artean amaitzen diren eguzki-sartzeak inspirazio-iturri izan dira zenbait poetentzat, esaterako, Rafael Alberti, Gerardo Diego, Juan Ramón Jiménez edo Luis Cernuda.[7][8]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu