Anxo Quintana

politikari espainiarra

Anxo Manuel Quintana González (Allariz, Ourense, Galizia, 1959ko otsailaren 25 - ) politikari nazionalista galiziarra da, Bloque Nacionalista Galegoko buruzagia eta 2005 eta 2009 artean Galiziako Xuntako lehendakariordea izan dena.

Anxo Quintana

Q57544171 Itzuli

2005eko abuztuaren 2a - 2009ko apirilaren 20a - Alfonso Rueda

Galiziako Parlamentuko diputatua

2005eko ekainaren 19a - 2011ko abuztuaren 25a

BNGren bozeramaile nazionala

2002ko azaroaren 23a - 2009ko maiatzaren 10a
Xosé Manuel Beiras - Guillerme Vázquez Vázquez

Espainiako senataria

2000ko martxoaren 28a - 2005eko irailaren 5a

mayor of Allariz (en) Itzuli

1989 - 2000
Bizitza
JaiotzaAllariz1959ko otsailaren 25a (65 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Vigoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Allariz
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Galiziako Bloke Nazionalista

Twitter: anxo_quintana Edit the value on Wikidata

Medikuntza ikasi zuen bi urtez Santiago de Compostelako Unibertsitatean eta erizaintzako lizentzia Vigoko Unibertsitatean lortu zuen. Ostean, Ourenseko Cristal Piñor ospitalean lan egiten hasi zen.

1977an nekazaritzako sindikalismo nazionalistaren esparruan ibili zen. Bost urte geroago, 1982an, Bloque Nacionalista Galego alderdi politikoaren sorreran parte hartu zuen.

1989an, Allarizen, herri errebolta batek alkatea kargutik bota zuen, eta Anxo Quintana alkate aukeratua izan zen hura ordezkatzeko. Gertakari horrek Anxo ezagutzera eman zuen. Anxo, 1983tik Allarizko zinegotzi zena, 2000ra arte alkatetzan egon zen. Bere agintaldian, Allarizek Hirigintzako Europar Saria irabazi zuen Alde Zaharra zaharberritzean egindako lanengatik. Gainera, 1995tik 2000ra arte Galiziako Udalen eta Probintzien Federazioko lehendakari hautatu zen. 2000tik 2005eko irailaren 5a arte BNGko senataria izan zen senatuan.

Aldi berean, postuak igotzen joan zen bere alderdian. 2002 eta 2003 artean BNGko zuzendaritza nazionaleko koordinatzailea izan zen. 2003ko azaroaren 23an, BNGko bozeramale nazional aukeratua izan zen, Xosé Manuel Beiras ordezkatuz, eta postu horretan egon zen 2009ko hauteskundeen ostean dimisioa eman arte.

2005eko ekainaren 19ko hauteskundeetan BNGko lehendakarigaia izan zen Galiziako Xuntarako. Partido dos Socialistas de Galicia-PSOE eta BNGren arteko koalizioari esker, 2005eko abuztuaren 2an Galiziako Xuntako lehendakariorde bilakatu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anxo Quintana Aldatu lotura Wikidatan