Andrés Orbe Larreategi

Andrés Orbe Larreategi (Ermua, 1672ko martxoaren 21a - Madril, 1740ko abuztuaren 4a) bizkaitar elizgizona izan zen[1].

Andrés Orbe Larreategi


Valentziako artzapezpikua

1725eko apirilaren 18a - 1738ko urtarrilaren 26a
Antoni Folch de Cardona (en) Itzuli - Andrés Mayoral Alonso de Mella (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Valencia (en) Itzuli

Bartzelonako Gotzaina

1720ko abenduaren 16a -
Diego de Astorga y Céspedes (en) Itzuli - Bernardo Jiménez Cascante (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Barcelona (en) Itzuli

Espainiako inkisidore nagusia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndrés de Orbe y Larreátegui
JaiotzaErmua1672ko martxoaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1740ko abuztuaren 4a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

XVIII. mendearen lehen herenean eragin handiko pertsona izan zen. Apaiza, 1720an Bartzelonako apezpiku eta 1725ean Valentziako artzapezpiku bilakatu zen[2]. 1727 eta 1733 artean Gaztelako biltzarraren gobernadorea eta 1733an inkisidore nagusia izan zen.

1733an honek bere iloba zen Andrés Agustín Orbe Filipe V.ak Valdespinako markes bilakatzea lortu zuen. Horrela artzapezpikuaren familiak honen ospea jarauntsi zuen. Gainera, familiaren jauregia eraiki zuen jaioterrian (egun Ermuko udaletxea da), eta aldi berean herriko Donejakue apostoluaren elizan obrak bultzatu zituen, bereziki kanpandorrea eta barruko erretaula nagusia. Kapera batean bere omenezko hil-monumentua dago elizan[3].

 
Orbe Larreategiren omenezko monumentua Ermuko elizan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Juan Camargo
Inkisidore nagusia
17331740
Ondorengoa
Manuel Isidro Manrique de Lara