Hans uhartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «thumb|300px|Hans uhartea airetik ikusita, urrutian [[Ellesmere uhartea (Kanada) ageri da]] Fitxategi:Nares strait border (Kennedy channel).png|...»
(Ez dago alderik)

09:49, 21 ekaina 2018ko berrikusketa

Hans uhartea (groenlandieraz: Tartupaluk; Inuktituteraz: ᑕᕐᑐᐸᓗᒃ; frantsesez: Île Hans il ɑ̃; danieraz: Hans Ø) Kennedy kanalaren erdian dgaoen uhartea da, Nares itsasartean. 1,3 km koadroko uhartetxoa da eta Kanada eta Danimarka arteko gatazka piztu zen huragatik.

Hans uhartea airetik ikusita, urrutian Ellesmere uhartea (Kanada) ageri da
Itsas-muga Kanada eta Groenlandia, tartean Hans uhartea.

Historia

Testuingurua

1871-1873 artean, Nares itsasartean, Charles Franci Hall esploratzaile estatubatuarrak hirugarren espedizioa egin zuen Ipar Polora. Bidean 1,3 km koadroko Hans uhartea topatu zuen Kennedy kanalaren erdian. Espedizioan Hans Hendrik izeneko itzultzaile inuk bat zeramaten eta, haren omenez, Hans izena jarri zioten lur puskari –nahiz eta benetako izena Suersaq zuen–[1].

Gatazkaren hasiera

1933an Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorrak Groenlandia legalki Danimarkarena zela deklaratu zuen. Froga geologikoak argudiatuta, Danimarkak Hans uhartea ere haiena zela esan zuenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

1972an Kanadako Zerbitzu Hidrografikoak eta Nares itsasartean lanean ari ziren ikerlari daniarrek Hans uhartearen koordenatu geografikoak zehaztu zituzten. Eta hurrengo urtean, 1973an, Danimarka eta Kanadaren arteko iparraldeko mugei buruzko negoziazioetan, Kanadak Hans uhartea beren lurraldearen barruan zegoela aldarrikatu zuen. Baina negoziazio haietan ez zen gobernuen arteko akordiorik itxi uhartearen inguruan. 1983an bi herrialdeek akordio bat sinatu zuten eremu haietan ingurumena zaintzeko, eta Hans uhartean ikerketak elkarlanean egiteko aukera eztabaidatu zuten, baina ez zuten ezer sinatuAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Gatazka

1984an, Høyem daniar ministroa helikopteroz iritsi zen uhartera eta bere herrialdeko bandera jarri zuen. 1988an eta 1995ean antzeko keinuak egin zituzten daniarrek. 2005ean, Kanadako Defentsa ministroak irla bisitatu zuen eta, horri erantzunez, Danimarkako Kanpo ministroak adierazi zuen lur zati horren inguruan ez zegoela inolako tirabirarik, uhartea, zalantzarik gabe, daniarra zelakoAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Orduz geroztik, Kanada eta Danimarkaren arteko “gerra” horretan tradizio bitxia sortu da. Urtero, abuztuan, kanadar tropak uhartean lehorreratzen dira, Danimarkako bandera kentzen dute, Kanadakoa jarri, eta whiski botila bat uzten dute mezu batekin: “Ongi etorriak Kanadara”. Udaberrian daniarrek zapaltzen dute irla. Beren bandera atzera ipini, whiskia edan eta schnapps pattar botila bat uzten diete arerioei, beste mezu batekin: “Danimarkako lurraldean zaudeteAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Hala ere, itxuraz baliorik ez duen lur zatia Ipar Mendebaldeko Itsasbidearen erdian dago. Merkataritza bide honek ez du orain arte ia trafikorik izan, baina klima aldaketak Asia eta Ipar Amerikaren arteko garraiobide nagusietakoa bihur dezake eta Hans uharteak bidearen kontrola erraztuko duAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Bibliografia

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2018ko ekainaren 17a). «Kanada eta Danimarka "gerran"» Argia CC-BY-SA lizentzia.