José Luis Sampedro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Biografia infotaula oinarria | izena = José Luis Sampedro | irudia = Sampedro.jpg | oina = José Luis Sampedro | izen osoa = José Luis Sampedro | ezizena = | jaiotza data =...
(Ez dago alderik)

16:01, 30 ekaina 2010ko berrikusketa

José Luis Sampedro
José Luis Sampedro
José Luis Sampedro
Datu pertsonalak
Izen osoa José Luis Sampedro
Jaio 1917ko otsailaren 1
Katalunia Bartzelona (Espainia)


José Luis Sampedro Sáez (Bartzelona, 1917ko otsailaren 1a) gaztelaniazko idazlea eta ekonomialaria da .

Bizitza

Jaio eta urte batetara bera eta bere familia Tangerra joan ziren, bertan 13 urte bete arte bizi izan zen.1936an errepublikanoek gerrara bidali zuten Espainiako Gerra Zibilean. Gero nazionalen aldean sartu zen . Gerra Melillan, Katalunian, Guadalajara eta Hueten eman zuen.

Santander en aduana funtzionarioo postu bat lortu ondoren Madrilera joan zen eta bertan 1944an Isabel Pellicerrekin ezkondu zen. Ekonomia ikasi zuen 1947an Sari Berezia lortuaz bukatu zuelarik.

Banco Exterior de Españan hasi zen lanean eta unibertsitateko irakasle ere hasi zen. 1955an Universidad Complutense de Madrideko katedradun izendatu zuten, postu hau 1969rarte bete zuen, eta Banco Exterior de Españan Zuzendariorde Orokorra izatera iritsi zelarik.

1965 eta 1966an Salford eta Liverpoolen klaseak eman zituen.

1968an "Ann Howard Shaw Lecturer" izendatu zuten "Bryn Mawr College" estatu batuar unibertsitatean.

Espainiara itzuleran "El caballo desnudo" liburuan Espainiaren egoera satirizatu zuen.

Urte hauetan ekonomilari eta irakasle lanei idazlearena erantsi zien "Conciencia del subdesarrollo" eta "La inflación en versión completa".

1977tik 1979ra arte politikari ere izan zen lehen Gorte demokratikoetan senatari izan baitzen .

Erretiratzean idatzi ditu eleberri arrakastatsuenak “Octubre, octubre”, "sonrisa etrusca" edo “La vieja sirena”.

Bere emaztea, Isabel, 1986an hil zen.

1990an Real Academia Españolaren akademiko izendatu zuten.

1990 bukaeran Olga Lucas idazle, olerkari eta itzultzailearekin ezkondu zen.

Azken urteetan mendebaldeko kulturaren, gizartearen eta moralaren gainbehera salatzen du neoliberalismo eta kapitalismoa kritikatuz.

2009an Sevillako Unibertsitatearen Doctor Honoris Causa izendatu zuten.

Lanak

Eleberriak

  • La estatua de Adolfo Espejo (1939) ,1994 an argitaratua.
  • La sombra de los días (1947), 1994an argitaratua.
  • Congreso en Estocolmo (1952)
  • El río que nos lleva (1961)
  • El caballo desnudo (1970)
  • Octubre, octubre (1981)
  • La sonrisa etrusca (1985)
  • La vieja sirena, (1990)
  • Real Sitio (1993)
  • El amante lesbiano (2000)
  • Escribir es vivir 2003
  • La senda del drago (2006)
  • Sobre política, mercado y convivencia (2006)
  • La ciencia y la vida (2008)

Ipuinak

  • Mar al fondo, 1992.
  • Mientras la tierra gira, 1993.

Ekonomiari buruzko lanak

  • Principios prácticos de localización industrial, 1957.
  • Realidad económica y análisis estructural, 1959.
  • Conciencia del subdesarrollo, 1973.
  • Las fuerzas económicas de nuestro tiempo, 1967.
  • Inflación: una versión completa, 1976.
  • El mercado y la globalización, 2002
  • Los mongoles en Bagdad, 2003.
  • Sobre política, mercado y convivencia, 2006
  • Economía humanista. Algo más que cifras, 2009