Ongi etorri, Ander Goiburu J, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Ongi etorri, Ander Goiburu J! --josugoni (erantzun hemen) 09:27, 23 Maiatza 2010 (UTC)

Kaixo! aldatu

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo, agur! Capsot 07:56, 14 Ekaina 2010 (UTC)

Interwikiak aldatu

Kaixo Ander Goiburu J, ongi etorri wikipediara. Aizu, gauzatxo bat, ez dakit orain arte artikuluak sortu dituzunean "wikitu" dituzun, baina ikusi dut Saiakera artikuluan ez duzula egin. Esan nahi dut, gutxieneko batzuk eskatzen dira artikulu bat sortzeko, eta horietako bat da artikulua kategoria batean sartzea eta beste hizkuntzetako interwikiak jartzea. Nahi baduzu, nik egingo dut artikulu horretarako, baina egingo dituzun artikulu berrietarako zuk egitea eskertuko nuke. Besterik gabe, eskerrik asko lanagatik.--Assar; (erantzun hemen) 19:48, 15 Ekaina 2010 (UTC)

Eraikin historikoak aldatu

Kaixo, Ander. Arkitektoa zarenez, pentsatu dut euskal Wikipedian eraikin historikoak aipatzeari buruzko politika honen eztabaidan parte hartu ahal izango zenukeela, zure iritzia emateko. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:20, 26 Urria 2010 (UTC)

Barkatu, bozketa hemen egiten ari gara. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:02, 14 Urtarrila 2011 (UTC)

Mondrian aldatu

Epa Ander! Emango diot begiratu bat Mondrian artikuluari... Eta, bide batez, gogoratu eztabaidak eta mezuak sinatzeaz... (hemen duzu Laguntza:Sinadura). --josugoni (erantzun hemen) 17:27, 6 Azaroa 2010 (UTC)

Euskal Herriko monumentuak aldatu

Kaixo. Eraikin historikoei buruzko eztabaida honetan parte hartu zenuenez, pentsatu dut haren ondorio den beste honetan ere parte hartu nahiko zenukeela. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:53, 26 Urtarrila 2011 (UTC)

Aspaldiko bandalismoak ezabatzean kontuan izan beharrekoa aldatu

Kaixo, Ander. Zorionak Napoleonen artikuluan bandalismo hori aurkitu eta zuzentzeagatik. Hala ere, bandalismoa egin zenetik artikulu horrek hainbat aldaketa izan ditu, eta artikulua hobetu edo eguneratu duten aldaketa horiek guztiak ere ezabatu dituzu, konturatu gabe:

http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Napoleon_Bonaparte&curid=8849&diff=2279389&oldid=2249554

Hoberena izaten da artikuluaren azken bertsioaren gainean egitea zuzenketa, horrela aldaketa egokiak ere ezabatzeko arriskua saihesten da. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:10, 8 Abuztua 2011 (UTC)